Administra tu Blog

¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis

1997tarrak

14/10/2008 GMT 1

EUROPARRAK GERA

pottokitoak @ 08:51

europa.JPG 

Kaixo Pottokitoak, zelan?. Ondo ez da?. Beno azken egunotan, Europa aztertzen ari gara, zein nazioek osatzen duten, zein diren estatu hauen hiriburuak, Europaren historiaren zenbat gertakari e.a.

Ikusirik lanean nahiko ondo gabiltzela lantxo batzuk proposatu behar dizuet:

1.- Bilduma bat egitea estatuen ikurrina edo banderekin. Formato egokia taula bat izan daiteke, zutabe batean ikurrina eta bestean estatuaren izena.

2.- Bilduma bat, estatuen izena eta hiribuekin. Formato aproposa berriro ere taula bat izan daiteke.

estatuak.pdf

Hau ikasten joateko hona hemen helbide bat, klikatu eta ikasten lagunduko dizu.

http://www.xtec.net/~ealonso/flash/europa2ecap.html

3.- Europako hizkuntzak jasotzen diren zerrenda bat, kokapen mapa baten laguntzaz. Formatoa pentsatu behar dugu.

4.- Europako estatuen fitxa(atzo aipatu genuen klasean). Fitxa formatoa ematea iruditzen zait aproposena, begiratu nik banatutako materialean dagoena, horren antzekoa egin beharko zenukete.

5.- Europan gaur egun dauden gobernu motak ( laburki bada ere, zer diren adieraziz ) eta estatu bakoitzaren gobernu mota.

6.- Europaren batasunaren historioa. Lan honek honako lagungarriak beharko ditu:

* Europako Ikatz-Altzairuaren Elkartea 

* Parisko Ituna

* Erromako Ituna

* Maastrichteko ituna

* Europar Batasuna (E.B.)

* Argazkiak ( 0003, 0004, 0005, 0006, 0007 )

1950. urtean Europako Ikatz-Aaltzairuen ituna sinatzeko ideia etorri zen mundura. Hurrengo urtean, Parixen, aurreko urteko ideia martxan jarri zen, eta ituna sinatu zutenak: Alemania, Italia,Frantzia, Holanda, Belgika eta Luxenburgo.

europa0003.jpg1957. urtean Erromako ituna sinatzearen ondorioz Europako Ikatz-Altzairuen elkartetik beste bi erakunde sortu ziren, Europar Ekonomi Elkartea (E.E.E.) eta Europako Atomo-energiaren elkartea (EURATOM). 10 urteetan zehar adostasun politikoak izan ziren eta azkenik 1967-an 3 erakudeak elkartu egin ziren Europar Elkartea (E.E.)sortuz.

 Urteetan barrena estatu asko E.E.n sartzeko aleginetan aritu ziren eta 1973. urtean lehenengo estatuak gehitu zirenak Irlanda, Erresuma Batua eta Finlandia izan ziren.

europa0004.jpg 

Honen abantailak ikusirik urtez urte estatuak gehitzen joan ziren, adibidez 1981.

 urtean

europa0005.jpg 

Grezia sartu zen eta 1986-ean Espainia eta Portugal izan ziren erakundera gehitu zirenak.

europa0006.jpg1992. urtean Europar Elkartearen parte ziren estatuek Maastricheko ituna sinatu zuten eta honen ondorioz lehen Europar Elkartea izendatzen zena Europar Batasuna (E.B.)izatera igaro zen.

Baina oraidik ere bazeuden Europan erakunde honen parte ez zirenak eta gaur arte sartu diren azken estatuak 1995-ean , Suedia, Finlandia eta Austria izan dira.

europa0007.jpg 2002. urtean Europar Batasuneko estatu denetan txanpon bera erabiltzea erabaki zen Euroa. 2008. urtean ere badaude sartze prozesuan jarraitzen dutenak: Albania, Suitza, Bulgaria eta Errumania. 

Comentarios

No hay Comentarios »

Dejar un Comentario


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Archivo | ¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis