IRAKURTZEKO LIBURUAK AHOLKATUZ
Kaixo Pottokitoak, zelan zaudete? Espero det ondo izatea.
Igaz, Eugeniorekin irakurritako liburuen komentarioak egiten zenituzten. Aurten ere egingo dituzue baino bakoitzak prestatu behar du berea.
Hau da, aukeratu eta irakurri duzuen liburuaren aholkua egin behar diezue besteei hementxe. Horretarako beharrezkoa izango duzue:
1.- Liburua aukeratu eta irakurri
2.- Koadernoan idatzi irakurketa aholkua.
3.- Idatzitakoa berrikusi eta zuzendu koadernoan
4.- Liburuaren portada eskaneatu ( irakaslearen laguntzaz )
5.- Portadaren irudia gorde zure karpetan
6.- Postadaren irudia Blogera igo ( irakaslearen laguntzaz)
7.- Igotako irudia eta koadernoan daukazun testuarekin post
berria idatzi eta "NON ETA ZER IRAKURRI" atalean kokatu.
8.- Argitaratu zure irakurketa aholkua.
9.- Besteek eginiko eta proposatutako aholkuak irakurri eta
komentatu.
Beno eta hasera emateko, neuk, irakurri berri dian liburuaren komentariotxoa egingo dizuet.

LIBURUAREN IZENA: "LA CRUZADA DE LAS MAQUINAS"
IDAZLEA:Herbert Brian eta Anderson Kevin
GENEROA: FIKZIOA
ARGITAL-ETXEA:PLAZA
HIZKUNTZA: GAZTELANIA
NON AURKITU DEZAKEZU: Juanman liburutegian
AHOLKUA/KOMENTARIOA: 800 bat orrialdeko liburua, komenigarria da aurretik "La yihad Butleriana" irakurrita izatea bestela pertsonaien zenbat gora bera ez dira ondo ulertzen.
DUNE liburu saila osatzen dutenetako bat da liburua hau. Komenigarria da ordenan irakurtzea liburu sail hau bestela "galdu" egingo zara erreferentzi, datu, data e.a.
Liburuak kontatzen digu Serena Butleren Yihad-a burutu ondoren, bizirik geratzen ziren Titanak egin zituzten esfortzuak Omnius-etik aldentzeko eta autonomi maila handiagotzeko.

Meneame
del.icio.us
Oso ondo dago idatzita.
zorionak!!!!!!!!!!
Daniela Cardoso | 01-10-2008 - 10:16:43 GMT 1 #
Kaixo pottokitoak, asko gustatu zait, kontatu duzuna, baina niretzat, oso luzea da, zorionak eta agur.
Itsaso | 01-10-2008 - 10:21:12 GMT 1 #