Administra tu Blog

¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis

1997tarrak

19/05/2008 GMT 1

ORDIZIAKO FERIA EZAGUTUZ

pottokitoak @ 10:48

blog0015.jpg

Maiatzak 14, asteazkena, goizeko 9:00 ak aldera, eskolara sartu eta zur eta lur utzi gintuen Juanmak eta Eugeniok emandako sorpresak. Ordiziako azokara gindoazen, ze ondo!!!
Hasieran, broma bezala hartu genuen, baina, autobusera gindoazela esan zigutenean, pozez saltoka hasi ginen.
Autobusa hartu eta Ordiziako Barrena Jauregirako bideari ekin genion. Bidean, bakoitzak bere iritzia zuen: batzuk erosketak egitera gindoazela pentxatzen zuten, beste batzuk ordea azoka ikustera…
Iritsi, eta baserritar neska Ataundar bat zegoen guri itxaroten, honek Pili Eskisabel zuen izena. Orduan, Barrena Jauregira sartu ginen.
Parean genituen eskailera batzuk igo, gela batera sartu eta bakoitza, aulki batean eseri ginen. Orain dela urte askoko Ordiziako azokari buruzko historia kontatu zigunean, Pilik, baserritik azokara izeneko ariketa liburuxka bat eman zigun, arkatza eta borragomarekin batera.
blog0016.jpg
Liburuxkaren lehen ariketa, salmenta zuzena eta ez zuzenaren abantailak eta desabantailak aurkitzea zen. Leire eta Iraiaren esanetan , salmenta zuzenaren abantailetako bat, bertan saltzen diren produktuak freskoak direla da eta desabantailetako bat berriz, astean behin edo bitan egiten dela bakarrik.
blog0017.jpg
Salmenta ez zunenak duen abantaila hau da: produktu gehiago dagoela saltzeko eta desabantaila, zaborra sortzen duela.
Amaitu ondoren eskaileratan behera abiatu eta Barrena Jauregitik irten ginen.
blog0018.jpg
Irten ondoren,  zuzenean Elkano kalean “asto kale” sartu eta Pilik izen hori zergatik zuen azaldu zigun. Lehen paretetan astoak lotzeko erabiltzen ziren anillaz josita zegoen kale osoa, baserritar askok, saldu behar zutena asto gainean ekartzen zuten, eta hauek aniletan lotzen zituzten astoak, eta etxera bueltan astoa kargatuta itzuli beharrean egun horretan saldu ez zutena Elkano kaleko bizilagunei uzten zieten zaintzeko hurrengo astean emango zien zerbaiten truke. Kale honetatik irten eta zuzenean herriko plaza nagusira sartu ginen, hemen Pilik emandako janari listako produktuak erostera joan ginen. Denetik aurkitu genuen, baserriko produktu gehienak, oso jende jatorra eta esku zabala, eta baita "timatu" nahi ziguten baten bat ere. Batzuei hemengo baratzuria zela esanez Chilekoa saldu zieten. Beste batzuei ordea berea erosi, ordaindu eta propina eskukara bat gehiago sartu zieten poltxan. Gurea erosi eta beharrezko datuak hartzen bukatzean Pilik Barrena Jauregira itzuli behar genuela esan zigun.
blog0019.jpg
Barrena Jauregira itzuli eta bigarren solairuko gela batera joan ginen.Bertan talde bakoitzak azokan erositako produktuak lagunei erakutsi genien eta horietako batzuk dastatu ere bai: gazta, ogia, gereziak, babak…Batzuei ardi gazta gustatu zitzaien eta beste batzuei berriz behiarena.
Aitor eta Ivanen esanetan, ogi txuria obea zegoen baina Enekori integrala gehiago gustatu zitzaion.Azkenean fitxari eldu genio neta onako ondorioak atera genituen: azokako produktu osasungarrienak baserrikoak dira: freskoak, naturalak eta gainera bitaminatan oparoenak dira eta natura oso eder eta jantzia uzten dute; fruta arbolak, baratzak, animaliak eta zelai berdeek.
Barrena Jauregiko saioa amaitu eta mini busean gure herrira itzuli ginen, goiz-pasa zoragarri bat egin ondoren.

Comentarios

Comentarios(5) »

  1. Kaixo Pottokitoak:
    Beno, bi gauzatxo aipatu nahi nizueke:
    1.- Zorionak eman nahi nizueke Ordiziako feriaren lana oso ondo burutzen ari zaretelako, bai hizkuntza atalekoa, bai gaztelanian burutzen ari zaretena.
    2.- Oraintxe argitaratu dianean zuen lana, zera konturatu naiz, ikaragarrizko akatsak agertzen zaigula, hau da, zuzenketa atalak ez duela behar zuen modura funtzionatu.
    Beraz, egokiena izango da talde bakoitzak aztertu dezala bere zatia, zuzenketak hementxe proposatu eta neu arduratuko naiz aldaketak egiten.
    Ados.

    juanma | 19-05-2008 - 11:14:39 GMT 1 #

  2. Juanma badakit kosta egiten zaidala lana ondo egitea baino ahalegin guztiak egingo ditut.

    ZIN EGITEN DIZUT

    aitor | 20-05-2008 - 12:14:42 GMT 1 #

  3. Kaixo Juanma .
    Neri lan hau ez zidan asko ere kostau ze lana egiteko gogo guztiak jarri nituen . Eta orain bereziki lanean gogo geiago ari naiz jarrtzen kurtxoa gelditzeko eta oporretan pistina , eta nere familina joateko .
    Agur .

    Diana Araujo | 21-05-2008 - 10:14:52 GMT 1 #

  4. Kaixo Juanma!!!!
    Lana oso gogotsu egin genuen denok eta oso ondo geratu da testua.
    Nahiz eta akats batzut izan ditugun ordenagailura pasatzerakoan.
    Agur!!!!

    Ane Unanue | 21-05-2008 - 18:22:28 GMT 1 #

  5. Kaixo pottokitoak!!!!!!

    Denon artean lan ederra egin dugu, gainera testu guztiak ondo loturik geratu dira.

    Besterik gabe, agur.

    Uxune, Leire eta Ane Urkia | 06-06-2008 - 10:10:28 GMT 1 #

Dejar un Comentario


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Archivo | ¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis