Eskolako elkarbizitza hobetu nahiean
Gure eskolan, ikasleak, irakasleak, begiraleak, gurasoak, langileak eta beste zenbat pertsona elkartzen gara. Harremanak orokorrean onak direla dirudi baina aztergai ipini ditugu ea benetan onak diren edo gure buruak engainatzen ari garen.
Lan-prozedura honi hasera emateko "DIAGNOSTIKOA" egiten hasi gara. Zer da diagnostikoa? ba sendagileak egiten dutena, guk gertatzen zaiguna kontatu ondoren, beraiek, sendagileek, esaten digute zer gertatzen zaigun edo zer egin beharko genukeen gure gaixotasun hori ekiditzeko edo sendatzeko. Ba horixe besterik ez dugu nahi, gure " gaixotasunaz" jabetu eta ahal dugun neurrian "sendatu", horretarako erabili dugun prozedura honako hauxe izan da:
1.-Apirilak 7an egitasmoaren berri eman ziguten L.H.4, 5 eta 6. neko ikas-taldeei.
2.- Irakasleek, ozenki " Tomás y la goma mágica" liburua irakurri digue gelan.
3.- Apirilak 8an(gaur)geletan, bakarkako hausnarketa egiten hasi gara. Helburua daukagu, goiza amaitzerako gela bakoitzaren ikuspegia definitua izatea, eta noski, gela bakoitzak bere (2) ordezkari izendatzea.
4.- Bihar edo biharkoa pasata, hiru gelak elkarjartze bat egingo dugu. Gainera irakasleak izango dira saio horren idazkari. Saio honetan, gure ikuspegia amankomunen jarriko dugu.
Guzti hauen berri argazki bidez emango dizuegu.
Agur
Pottokitoak

Meneame
del.icio.us
Kaixo:
Marian naiz, eta asko gustatu zait zuen bloga. Oso lan polita (eta irakaslearen partetik izugarria). Gehien gustatu zaidana leloarena izan da. Txapelketa bat zen? Zein zen irabazi zuena? Ba... ez dakit, guztiek merezi zuten zariren bat.
Hurrengora arte
Marian
Marian S-B | 09-04-2008 - 20:18:53 GMT 1 #
Kaixo Marian zemuz?eskerrikasko mezua bidaltzea gatik!!! leloena ez zen txapelketa bat etxeko lana baizik.Nahi baduzu aukeratu lelorik onena eta bidali mezua besterik ez agur.Segitu mezuak idazten.
l.h.5 | 11-04-2008 - 10:16:58 GMT 1 #
Epa Marian zemuz? eskerrikasko zure mezuagatik, esan nahi dizugu, egunero zerbait berria publikatzen dugula eta tarteka begiratzeko. Urrengorarte eta ondo izan.
L.H.5 | 11-04-2008 - 20:55:31 GMT 1 #
Kaixo Juanma, categoriasetan, "ekitzak argazkietan" ekintzak argazkietan, beste ezer ez, Agur.
itsaso Garmendia | 16-04-2008 - 20:46:50 GMT 1 #
Epa L.H.5!!!!!!
Egun horretan denok aritu ginen lanean, dena ematen esamin baten modure egiteko, ez zen lan errexa izan.
Leire | 24-04-2008 - 20:52:59 GMT 1 #
Kaixo, txintxo-txintxo ari gara lanak egiten eeee!
Bueno, agur eta hurrengorarte.
Itsaso | 27-04-2008 - 09:56:16 GMT 1 #
Kaixo gazteok:
ikusten dut lana txintxo-txintxo egiten dugula eta horregatik ZORIONAK!!!
Jon | 28-04-2008 - 12:45:24 GMT 1 #
Kaixo l.h.5eko ikasleak:
Jonek esaten duen bezala lana txintxo egiten ari gara eta horregatik zorionak!!!!
Aitor | 28-04-2008 - 12:57:47 GMT 1 #