Administra tu Blog

¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis

1997tarrak

07/04/2008 GMT 1

AURKEZPENA

pottokitoak @ 14:53

LH5 Gu, Euskal Herriko, herri txiki bateko gazteak gara, Idiazabalgoak. Aita Iparragirre herri eskolako 5. kurtxoa ikasten ari gara. Denok Idiazabalen bizi izan arren, jaioterriz denak ez gara Axariak, Daniela eta Diana, portugaldarrak dira eta Wafae berriz Marokoarra, eta nola ahaztu , beste mutil marokoar bat ere izan genuen gure artean, naiz eta orain hemen ez egon, denok gogoratzen gara Mohamedekin, hori ere gure lagun izan zen , eta izaten jarraitzen du, naiz eta orain Beasainen bizi den, baina denok euskaldun peto-petoen odola dugula zainetan esan dezakegu.
Pottokitoak.nireblog.com-en, hau da, gure blog-ean batez ere, gure ikaslegako lanak aurkituko dituzue:
Toki ederren batzuetara joaten bagara eta zuek ez baldin bazarete izan bertan, aukera politak izango dituzue apur bat ezagutzeko idazlan eta argazkien bidez, agian guk egindako marrazkiak ere agertuko dira, baita ere bideo eta grabaketa batzuk, non erakutsiko dizuegun nola burutzen ditugun zenbat ekintza.
Guk, gure blog-a, informatikagintzan, trebezia hartzen joateko egin dugu eta eskulan eta lanak zuei erakusteko.
Guk blog honekin, gure iritziak, ideiak eta nahiak, Internet bidez mundu guztira zabaldu nahi ditugu, baita txokorik txikienera ere.
Nahiko genuke, gure blog-ari buruzko, iritziak jakin, eta horretarako mezuren bat uztea eskertuko genizueke. Zerbait hobetzeko modua ikusten baduzue ere idatzi aholkuren bat. Guk den-denari kaso egingo diegula zin eginten dugu. Baina ulertu beharrean zaudete, 10-11 urteko ikasleak garela, eta ez idazleak. Akats asko egingo ditugu, eta horietakoren bat aurkitzen baduzue, bidali mezua, horrela asko lagunduko diguzue testuak hobetzen.

Mila Ester eta ongi etorriak

Aita Iparragirre H.E.-ko 5. mailako ikasle eta irakasleak.

Comentarios

Comentarios(14) »

  1. Kaixo Idiazabalgo Pottokitoak:

    Poztu nau zuen bloga ezagutzeak.

    Arretaz jarraituko dut bertan argitaratzen duzuena.

    Ni irakasle naiz, eta eskoletan hizkuntza eta teknologiaren inguruan egiten diren lanak interesatzen zaizkit.

    Seguru nago mezu interesgarri asko aurkituko ditudala zuenean.

    Hobetzekorik topatuko banu, esango nizueke. Baina hasiera bikaina eman diozue.

    Laster arte

    Iñaki
    Irun

    Iñaki | 08-04-2008 - 13:59:01 GMT 1 #

  2. Kaixo!
    Nik akats bat aurkitu dut, azken bigarrengo lerroan "mila esker" idatzi beharrean "mila ester" jartzen du.
    Agur eta laster arte.

    iraia Reparaz | 08-04-2008 - 19:03:01 GMT 1 #

  3. Oso aurkezpen ona egin duzuela iruditu zait, horregatik, zorionak ematen dizkizuet, merezi duzue eta.

    GORA IZAL ETA IZALDARRAK!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

    Iraia Insausti | 09-04-2008 - 19:28:11 GMT 1 #

  4. kaixo lagunok!!!!!!!! akats bakarra in dezue baino zorionak eman beharra dauzket oso ondo in dezuelako laster arte!!!!!!!!!

    aitor | 10-04-2008 - 10:07:36 GMT 1 #

  5. Aurkezpena iruditu zait, oso ongi egina dagoela, eta atentzioa erakarri dit, Mohamed-etaz gogoratzea, talde lan bat egin duzuenean, zorionak, oso lagun onak zarete zeuon artean.
    Iraia, Jon eta Aitorren lanak, interesgarriak iruditu zaizkit.
    Agur eta berriro ere itzuliko nahiz, zeuon lanak irakurtzera, merezi du eta.

    Arantza | 10-04-2008 - 20:50:25 GMT 1 #

  6. Kaixo Arantza, eskerrik asko mezua bidaltzeagatik. Asko poztu gara zure mezua ikusi ondoren. Agur eta urrenarte.

    L.H.5 | 11-04-2008 - 10:16:49 GMT 1 #

  7. Kaixo Iñaki irakurri dugu zure komentarioa, eta eskertzen dizugu bloga bisitatu eta bertan duguna irakurtzea. Orregatik idatzi lasai akatxen bat aurkitzen baduzu, eta jakin emen egongo garela zure mezuak jaso, irakurri eta erantzuteko prest.

    Agur eta urrenarte.

    L.H.5eko ikasle eta irakasleak | 11-04-2008 - 10:21:27 GMT 1 #

  8. Kaiso, Arantza, zemuz? Bueno esan nai dizeu eskertzen deula olako mezu politek bialtzea, segi ola tarteka ikusten. ESKERRIKASKO!!!!!!!!!!!!!

    L.H.5 | 13-04-2008 - 15:41:09 GMT 1 #

  9. Kaixo,5 garren mailako ikasleak:
    Ni guraso bat naiz eta aukera oso polita hartu duzutela uste dut.Jarraian ere saiatuko naiz zuen bloga ikusten.Nik zuek baino akats geiago izango ditut erderaz ikasi bai nuen.Animo denori.

    Juanito | 15-04-2008 - 08:52:03 GMT 1 #

  10. Kaixo berriro ,5 garren mailakoak:
    Lehen ez dizuet esan nik ere blog bat irekita daukatela eta tarteka tarteka pasadizo bat edo beste bertan izango dituzue.
    http://jumengoi.nireblog.com
    Hau da nire blogaren helbidea,animatu eta sartu lasai.
    Talde jatorra ematen duzue.
    Segui horrela.

    Juanito

    Juanito | 15-04-2008 - 09:14:44 GMT 1 #

  11. Asko gustatu zaigu zuen aurkezpena, talde politte osatzen duzue.Gu ere zuek bezela bloga nola erabili ikasten hari garenez , zuen lanak ikusten jarraituko dugu.

    informatikako ikasleak | 15-04-2008 - 09:24:25 GMT 1 #

  12. Kaixo lagunok, aurkezpena ederki gelditu dela iruditu zait, beran du, baina seguru, idatzi dut, comentarioa.

    Itsaso | 23-04-2008 - 20:46:01 GMT 1 #

  13. Kaixo!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

    Zorionak eman bearra nago,ederki egin duzue,arrigarria izan da.

    ZORIONAK !!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

    Irene | 24-04-2008 - 12:55:31 GMT 1 #

  14. Kaixo pottokitoak:
    ikusi dut zuen aurkezpena eta oso polita iruditu zait, gainera, argazkia eta guzti jarri diozue. Besterik gabe agur.

    Jon | 28-04-2008 - 12:35:11 GMT 1 #

Dejar un Comentario


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Archivo | ¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis