Administra tu Blog

¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis

1997tarrak

19/05/2008 GMT 1

ORDIZIAKO FERIA EZAGUTUZ

pottokitoak @ 10:48

blog0015.jpg

Maiatzak 14, asteazkena, goizeko 9:00 ak aldera, eskolara sartu eta zur eta lur utzi gintuen Juanmak eta Eugeniok emandako sorpresak. Ordiziako azokara gindoazen, ze ondo!!!
Hasieran, broma bezala hartu genuen, baina, autobusera gindoazela esan zigutenean, pozez saltoka hasi ginen.
Autobusa hartu eta Ordiziako Barrena Jauregirako bideari ekin genion. Bidean, bakoitzak bere iritzia zuen: batzuk erosketak egitera gindoazela pentxatzen zuten, beste batzuk ordea azoka ikustera…
Iritsi, eta baserritar neska Ataundar bat zegoen guri itxaroten, honek Pili Eskisabel zuen izena. Orduan, Barrena Jauregira sartu ginen.
Parean genituen eskailera batzuk igo, gela batera sartu eta bakoitza, aulki batean eseri ginen. Orain dela urte askoko Ordiziako azokari buruzko historia kontatu zigunean, Pilik, baserritik azokara izeneko ariketa liburuxka bat eman zigun, arkatza eta borragomarekin batera.
blog0016.jpg
Liburuxkaren lehen ariketa, salmenta zuzena eta ez zuzenaren abantailak eta desabantailak aurkitzea zen. Leire eta Iraiaren esanetan , salmenta zuzenaren abantailetako bat, bertan saltzen diren produktuak freskoak direla da eta desabantailetako bat berriz, astean behin edo bitan egiten dela bakarrik.
blog0017.jpg
Salmenta ez zunenak duen abantaila hau da: produktu gehiago dagoela saltzeko eta desabantaila, zaborra sortzen duela.
Amaitu ondoren eskaileratan behera abiatu eta Barrena Jauregitik irten ginen.
blog0018.jpg
Irten ondoren,  zuzenean Elkano kalean “asto kale” sartu eta Pilik izen hori zergatik zuen azaldu zigun. Lehen paretetan astoak lotzeko erabiltzen ziren anillaz josita zegoen kale osoa, baserritar askok, saldu behar zutena asto gainean ekartzen zuten, eta hauek aniletan lotzen zituzten astoak, eta etxera bueltan astoa kargatuta itzuli beharrean egun horretan saldu ez zutena Elkano kaleko bizilagunei uzten zieten zaintzeko hurrengo astean emango zien zerbaiten truke. Kale honetatik irten eta zuzenean herriko plaza nagusira sartu ginen, hemen Pilik emandako janari listako produktuak erostera joan ginen. Denetik aurkitu genuen, baserriko produktu gehienak, oso jende jatorra eta esku zabala, eta baita "timatu" nahi ziguten baten bat ere. Batzuei hemengo baratzuria zela esanez Chilekoa saldu zieten. Beste batzuei ordea berea erosi, ordaindu eta propina eskukara bat gehiago sartu zieten poltxan. Gurea erosi eta beharrezko datuak hartzen bukatzean Pilik Barrena Jauregira itzuli behar genuela esan zigun.
blog0019.jpg
Barrena Jauregira itzuli eta bigarren solairuko gela batera joan ginen.Bertan talde bakoitzak azokan erositako produktuak lagunei erakutsi genien eta horietako batzuk dastatu ere bai: gazta, ogia, gereziak, babak…Batzuei ardi gazta gustatu zitzaien eta beste batzuei berriz behiarena.
Aitor eta Ivanen esanetan, ogi txuria obea zegoen baina Enekori integrala gehiago gustatu zitzaion.Azkenean fitxari eldu genio neta onako ondorioak atera genituen: azokako produktu osasungarrienak baserrikoak dira: freskoak, naturalak eta gainera bitaminatan oparoenak dira eta natura oso eder eta jantzia uzten dute; fruta arbolak, baratzak, animaliak eta zelai berdeek.
Barrena Jauregiko saioa amaitu eta mini busean gure herrira itzuli ginen, goiz-pasa zoragarri bat egin ondoren.

16/05/2008 GMT 1

ORDIZIAKO FERIA

pottokitoak @ 07:45

blog0015.jpg

Aste honetan, asteazkenean, Ordizian izan ginen, bertan aspaldidanik ospatzen den feriari buruzko xehetasunak ezagutzen. Han betiko moduan, Pili Eskisabel, baserritar ataundarrak majina bat informazio banatu zigularik. Hemendik mila esker Pili.
Hurrengo egunetan izango dituzue irteera honi buruz beste zenbat informazio.

12/05/2008 GMT 1

LA ESCURSIÓN A ZUMAYA (grabaciones)

pottokitoak @ 17:17

flysch-de-zumaya.jpg

Podeís escuchar la grabación de Nahia

ERREALAREN SALBABIDEA IDIAZABALEN

pottokitoak @ 17:01

Kaixo denori:
hemen kokatzen ditugu lau grabaketa gelan eginikoak albiste berdina aipatuz. Entzun den-denak ondo eta ondoren baloratu arrazoituz, zein den zure ustez irakurketa egokiena, badakizu, trabatu gabe, entonazioa, puntuazio ikurrak entzun...

reala.jpg

EXPOSICIONES DEL 12/5/08

pottokitoak @ 14:16

los-colores-en-el-jardin1.jpg

Hoy en clase de Lengua Castellana, hemos podido escuchar las exposiciones orales que nos han hecho Aitor, Iraia R. y Daniela.
Aitor nos ha relatado con muchos nervios y en 1ª persona, como si fuera el dueño de la gasolinera, la historia de Sola, una niña de vuestra edad, y su gato Sincola que se pierden en una gasolinera cuando viajan con su familia. Ha habido momentos en los que se ha confundido, pero nos hemos quedado tod@s con ganas por conocer el desenlace de la historia.
Iraia R. nos ha contado, también con muchos nervios, la historia de unos niños que a la salida del colegio, en vez de ir a su casa, deciden adentrarse en el "jardín encantado". ¿Qué encontrarán allí?, ¿qué aventuras les esperan?. También, nos ha contado, como novedad, algunos detalles del autor y el número de ediciones publicadas de este libro.
Finalmente, Daniela con muchas prisas por terminar, nos ha contado la historia del cerdito Lolo, que tristemente se queda sin su amiga favorita, la cerdita Lala, cuando esta decide realizar un viaje para conocer mundo. ¿Qué hará Lolo?.No lo sabemos, pero seguro que Daniela nos contará otra historia tan o más interesante aún, con un mayor tono de voz y más concentrada en su narración.

ELISABETH FRITZLEK NAIZ!!! (2)

pottokitoak @ 10:08

Elisabeth Fritzlek naiz

24 urtez bahituta egon naiz

11 urte nituenean hau zen nere sufrimentua. Nere aitak bortxatu ninduen lehenengo aldiz. Ni oso triste nengoen, ez nekien zergatik egin zuen nere aitak hori. Bere babesa eta maitasuna ordez, indarkeria eta errespetu falta eman zidan. Urteak pasatu eta aita egunero etortzen zen nere logelara eta gauza izugarriak egitera behartzen zidan. Nazkatuta nengoen eta gorroto nion aitari. 18 urte nituenean etxetik alde egitea erabaki nuen, baina zoritxarrez aitak harrapatu ninduen eta esku burdinak jarri ondoren etxe azpiko soto ilunera sartu ninduen. Geroztik ez det egun argirik ikusi eta han bizi izan naiz 24 urtez aitaren preso. Hura izanda nere etxea eta nere kartzela, eta aita nire kartzeleroa. Ez naiz bakarrik egon, nerekin batera jaiotako 7 seme alabak ere han egon dira.

Hauxe izan da gure gelan aukeratu dugun idatzia. Erantzunetan, saiatu zaitezte adierazten zergatik aukeratu dugun.

ESAERA ZAHARRAK eta ESAMOLDEAK

pottokitoak @ 08:48

8475298508.jpg
L.H.5 eko ikasleok lan bat genuen, atsotitzak bilatzea eta guztion artean bildu ditugun atsotitzak hauexek dira:

1.- Idiazabal zeruko argiak zabal.
2.- Asto merkea nagusiaren nekea.
3.- Martsoko trumoia 40 eguneko ekaitza.
4.- Gezurra esan nun Getarin eta ni baino lenau zan atarin.
5.- Gaur hitza eman eta bihar aizeak eraman.
6.- Nolako zura alako ezpala.
7.- Tximinoa gorago eta ozkia ageriago.
8.- Katua ez dagoen, etxean xagua dantzan.
9.- Ardoa dirua eta Andrea gizona arrapatzeko sareak.
10.- Txapapela burlan ta ibili munduan.
11.- Munduan hiru gauza galtzen dira alferrik:pobrearen arrazoia, 12.- mendiko egur igarra eta alferraren indarra.
13.- A ze parea karakola eta barea.
14.- Urrutiko intxaurrak 14 bertara joan eta 4.
15.- Ataunen eta Zegaman egunez ikusi eta gauez eraman.
16.- Dagoenenan bonbon , ez dagoenean egon.

09/05/2008 GMT 1

LA EXCURSIÓN A ZUMAIA

pottokitoak @ 11:44

flysch-de-zumaya.jpg

Hoy en clase de Lengua Castellana hemos comenzado a escribir los textos para relatar a los compañer@s, que por diferentes motivos no pudieron acudir, y a todos los seguidores de nuestro blog, la exitosa jornada de ayer, día 8 de mayo, en la que realizamos una superinteresante excursión a Zumaia para conocer sus famosos "flysch" y todo lo referente al bello entorno de la costa guipuzcoana.
Recordad que a algunos grupos os falta por completar los textos, siguiendo el guión que hemos elaborado entre tod@s, a otros os falta preparar la lectura en público de los mismos y a otros corregir algunos detalles antes de informatizar vuestros escritos.
¡Animo, que lo estáis haciendo muy bien!.

06/05/2008 GMT 1

MÁS SOBRE CERVANTES

pottokitoak @ 14:28

prisionero.bmp

Hoy en clase hemos continuado contrastando y adquiriendo más información sobre la atareada biografía de este insigne escritor. ¿Quién lo diría,eeeh?; participó en un duelo a muerte, trabajó de camarero de un cardenal en Roma, de soldado en Italia participando en una importante batalla, de espía,... hasta estuvo varios años prisionero de los turcos en la cárcel de Argel.
Para el viernes, día 9,nos falta por conocer aún otro de sus oficios, a consecuencia del cual, también tuvo que estar en la cárcel de Sevilla. ¿Cúal fué?.
Y, como no, conocer algunos títulos importantes de su gran obra literaria. ¿Por qué se le llama a la lengua española, la lengua de Cervantes?.

05/05/2008 GMT 1

ARTIKUTZAN GALDURIK

pottokitoak @ 10:23

artikutza2.jpg
Atzo, Apirilak 27, Igandea, Izaldarrak Idiazabalgo plazan elkartu ziren mendi ibilaldiari hasera emateko. Ilusio handiz bi autobus hartu eta Artikutza aldera abiatu ziren. Iritsi eta segituan bi talde egin ziren, batzuk bide motza hartu zuten ordu 1ekoa eta besteak guztiak, handia hartu zuten 3 ordukoa, baina jende gehiena 3 ordukora joan zen. Bakoitzak bere bidaia egin eta denak batera, bokadiloa jan zuten. Gero, pilotan, kulumpioan eta bar ibili ziren eta gehienbat umeak baina heldu batzuk ere animatu ziren pilotan jolastera. Hiruetan, denak elkartu eta bidaiari ekin zioten. Goiz osoa oso ondo joan zitzaien, baina gero, komeriak etorri ziren. Batetik esaten zuten leku arriskutsua zela, bestetik estua, bestetik irristakorra, baina gure izaldarrak, beldurtuta baina horri ere aurre egin zioten. Gero, karretera aurkitu zuten eta nola galduta zeuden, bideari aurrera jarraitzen zioten. Ondoren, Aitor Urkia, Pantxo eta Joango Aseginolazak, bidea aurkitu zuten eta Goizuetako 112ari otsein zioten. Azkenik, 112ak pertsona guztiak jaso eta berriro ere etxera bueltatu ziren, Izaldarrak 11kak aldera. Niri bidaia oso luzea iruditu zitzaidan eta momentu batzuetan, uste nuen ez nintzela etxera bizirik ailegatuko eta nire amak dionez, antolatzen duenak bidea oso ondo jakin behar du, pentsatu behar da edade guztietako jendea dijola eta beste guztia nire berdina iruditzen zaio.

Archivo | ¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis