Administra tu Blog

¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis

1997tarrak

23/09/2008 GMT 1

MUGIKORTASUN ASTEAREN BALORAKETA

pottokitoak @ 09:34

p1010001.JPG

Beno, atzo amaitu genuen mugikortasun astearen barnean burutu ditugun ekintzak. Gaur aritu gara gelan ekintzak baloratzen eta hauxek izan dira gelan aipatu direnak:

Mugikortasunaren aste honetan, beti bezala jokuak egin ditugu eta aurten Gynkana ere bai. Gynkanean, oso ondo pasatu genuen eta ez zen kexarik izan, baina jokuen eguna iritsi zenean orduantxe izan ziren kexak: batetik egun gutxi izan zirela jokuak prestatzeko egunak, bestetik ez zirela joku danetan ibili danak, baita ere aipatu zen jokuek exito gutxiago izan zutela, eta baita ere batzuk gutxiago partizipatzen zuten jokuetan eta beste batzuk aginduak ematen zieten eta hori ez zaie bate ondo iruditu, beste batzuk berrizbere launei bakarrik pasatzen zien soka, eta gamelunen adibidez bakoitzek bere launei altxatzen zien, beste alde batetik esaten zuten jokuen antolaketa, kaxkarra izan zela eta joku berriak ondo iruditu zitzaizkien eta horixe izan da ba aurtengo mugikortasunaren astea.

22/09/2008 GMT 1

IRAKURTZEKO LIBURUAK AHOLKATUZ

pottokitoak @ 13:36

Kaixo Pottokitoak, zelan zaudete? Espero det ondo izatea.
Igaz, Eugeniorekin irakurritako liburuen komentarioak egiten zenituzten. Aurten ere egingo dituzue baino bakoitzak prestatu behar du berea.
Hau da, aukeratu eta irakurri duzuen liburuaren aholkua egin behar diezue besteei hementxe. Horretarako beharrezkoa izango duzue:

1.- Liburua aukeratu eta irakurri
2.- Koadernoan idatzi irakurketa aholkua.
3.- Idatzitakoa berrikusi eta zuzendu koadernoan
4.- Liburuaren portada eskaneatu ( irakaslearen laguntzaz )
5.- Portadaren irudia gorde zure karpetan
6.- Postadaren irudia Blogera igo ( irakaslearen laguntzaz)
7.- Igotako irudia eta koadernoan daukazun testuarekin post
berria idatzi eta "NON ETA ZER IRAKURRI" atalean kokatu.
8.- Argitaratu zure irakurketa aholkua.
9.- Besteek eginiko eta proposatutako aholkuak irakurri eta
komentatu.

Beno eta hasera emateko, neuk, irakurri berri dian liburuaren komentariotxoa egingo dizuet.

dune.jpg

LIBURUAREN IZENA: "LA CRUZADA DE LAS MAQUINAS"
IDAZLEA:Herbert Brian eta Anderson Kevin
GENEROA: FIKZIOA
ARGITAL-ETXEA:PLAZA
HIZKUNTZA: GAZTELANIA
NON AURKITU DEZAKEZU: Juanman liburutegian

AHOLKUA/KOMENTARIOA: 800 bat orrialdeko liburua, komenigarria da aurretik "La yihad Butleriana" irakurrita izatea bestela pertsonaien zenbat gora bera ez dira ondo ulertzen.
DUNE liburu saila osatzen dutenetako bat da liburua hau. Komenigarria da ordenan irakurtzea liburu sail hau bestela "galdu" egingo zara erreferentzi, datu, data e.a.
Liburuak kontatzen digu Serena Butleren Yihad-a burutu ondoren, bizirik geratzen ziren Titanak egin zituzten esfortzuak Omnius-etik aldentzeko eta autonomi maila handiagotzeko.

18/09/2008 GMT 1

BORRAGOMA 2

pottokitoak @ 11:24

borragoma.JPG

Tresna hau miragarria da, arkatzak idazten duena segituan borratzen du, jakingo duzue zer den, borragoma bat.
Begiratu eta segituan irudi geometriko bat ikusten da, laukia.
Zuria da gehien nabarmentzen den kolorea, baina urdina ere badu jantzirik, errealekoa dela esan liteke.
Milan etxean egina da.

ZERGATIK AUKERATU DUGU

Dituen hitzetan oso hiztegi egokia eranbiltzen duelako eta oso konparaketa polit eta aproposak erabili ditu.

BORRAGOMA 6

pottokitoak @ 11:20

borragoma.JPG

Nik eskolan erabiltzen dudan borragoma hau Milan markakoa da eta berdea da. Bere barnean behi bat du marrazturik .Bere forma borragomana karratua da eta ez da oso polita baina ez da oso itxusia ere. Lagun asko dauzka :boligrafoa, tipesa baina baita ere gehien bat arkatza, ze... berak idatzen dituen astakeri guztiak borratzen ditu, ez da handia, ez da txikia. Borragoma honi txokolate trozo baten itxura hartzen diot.

ZERGATIK AUKERATU DUGU:

Testuan adjetivo asko sartu dituelako eta informazioa eman digulako eta nahiko konparaketak erabili ditula iruditzen zaigu.

17/09/2008 GMT 1

BORRAGOMA5

pottokitoak @ 09:30

borragoma.JPG

Nik deskribatu behar dudan objetu hau borragoma da:
Tresna hau laukia eta lodia da. Kolore askotakoak egoten dira, baina oraingoan berdea da zelaietako belarra bezelakoa. Milan markakoa, oso ona, nik esango nuke munduko onenetako bat. Piskanaka-piskanaka erabiltzen juten ba zara beltz kolorea jartzen hasten zaio eta baita borobil itxura. Arkatzaren lagun mina da eta tipesak egiten duen gauza antzekoa egiten du, arkatzarekin idatzitakoa ezabatu.

ZERGATIK AUKERATU DUGU

Oso hiztegi aproposa erabili du. adjetiboak behar diren momentuan erabiliz

BORRAGOMA4

pottokitoak @ 09:28

sdc10202.JPG

Esku artean darabilkigun tresna hau, ezabagoma da.Lauki forma du,harri txiki baten itsura du, eta kolore arrosa du, arrosen antzera, nahiz eta beste kolore batzuetakoak ere badauden.Bere alde zabal batean, bere izena jartzen zuen, “milan” baina joan egin zaio, gure akatsengatik eta bere eguneroko erabilera ikusirik normala da.

ZERGATIK AUKERATU DUGU

Hiztegi aproposa erabili duelako, eta detaile asko eman dituelako, borragomari buruz.

BORRAGOMA3

pottokitoak @ 09:25

p1000607.JPG

Eskuartean dudan borragoma hau txuria da, elurraren kolorekoa. Txuria izateaz gain, ainbeste borratzearen eraginez, beztu egin da pixka bat. Naiz eta oraindik karratu forma duen, borobil itxura hartzen ari da. Oso borragoma ona da eta zatitxoren bat ere ba du puskatua, baina, oraindik denbora askorako balio du.

ZERGATIK AUKERATU DUGU

Bere 46 hitzetan ederki asko deskribatzen du borragoma. Itxu bati irakurriko ba genio, laster asko jakingo zuen nolakoa den objetu hau, bere konparaketei esker, itxuentzako argazki bihurtzen bai da.

NOLAKOA DA BORRAGOMA?

pottokitoak @ 09:23

dsc00117.JPG
Tresna hau ”majikoa” da, arkatzak idatzia borratzen du.
Irudi geometriko honek prismaren antza du, borragoma da.
Bere kolorea lainoak bezain txuria da, tartean gau ilunaren kolorea duelarik.
Umeek asko erabiltzen dute, gehien bat eskolan.
Bere erdian letra txiki batzuetan “MILAN” jartzen du eta behean 430.

ZERGATIK AUKERATU DUGU

Komparaketak oso ondo erabiltzen dituelako, “tresna magikoaren” kontu hori asko gustatu zaigulako. Detaile garbi asko erabiltzen dituelako eta ahalik eta informazio aberatsena ematen saiatzen delako eta oso hitz aproposak aukeratu dituelako.

16/09/2008 GMT 1

ERREZETA LIBURUA PRESTATZEN

pottokitoak @ 11:10

foto_argi.jpg

Kaixo Pottokitoak, badakizue gu sukaldari lanetan ere ibiltzen garela. Aurten sukaldaritza liburu bat argitaratu behar dugu, honek esan nahi du den-denok errezetaren bat proposatu beharrean egongo garela, beraz pentsatzen joan zein errezeta izan daitezkeen.
Klaro, igaz errezeta batzuk aztertu genituen, aurten, bakoitzak menu bat proposatu beharko du. Kontutan izan.

04/09/2008 GMT 1

HASIERA EDER BAT EMAN BEHAR DIOGU

pottokitoak @ 08:43

profesor1.jpg
Kaixo, hemen gaude berriro. Ikasturtea hasi da, hemen gaude prestatzen ikasturtea, zuek, ikasleak egin behar dituzuen lanak.
Ikusten duzue zernolako aurpegi lasaiarekin nagoen, baina seguru ikasturte amaiera baino lehen beste honako hau jarriko zaidala.
estres.jpg
Beraz gogo handiz hasi eta lana egiteko prest etorri.

Archivo | ¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis