Administra tu Blog

¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis No veas la TV ¡Hazla!

1997tarrak

29/05/2008 GMT 1

"READ ON" IRAKURKETAREN HOBAKUNTZARAKO PROGRAMA (II)

pottokitoak @ 10:23

 lh2.JPG

Jadanik bi aste badaramatzagu esperientziarekin eta haserako baloraketak egin ditugu. Hona hemen entzungai LH2ko ikasleek adierazi digutena.

Esperientzi honi buruz gehiago jakin nahi badezu klikatu lotura hauetan:
ESPERIENTZIA
IRUDIAK

"READ ON" IRAKURKETAREN HOBAKUNTZARAKO PROGRAMA (I)

pottokitoak @ 08:41

p1010001.JPG

Kaixo irakurle denei. Gaurko honetan aurrera eramaten ari garen esperientzi baten berri eman nahi dizuegu, " Read on" irakurketarako konpetentzia hobetzeko eskoziar programa, hain zuzen ere.

Programa honen helburu nagusiak honako hauek dira:

* Irakurtzeko konpetentzia hobetu.

* Motibazioa eta irakurzaletasuna estimulatu.

* Ikasleen auto-estimua eta seguritatea areagotu.

* Kooperazioa eta gaitasun sozialak garatu.

p1010007.JPG

Programa hau 3.hilruhilabetean jarri dugu martxan LH2 eta LH5eko ikasleekin. Irakurketa saioa astean behin egiten dugu, 30 minutuko iraupenarekin.

Binakako irakurketa (Pareid reading):

Adin desberdinetako (LH2 eta LH5) ikasleen arteko irakurketa bultzatzen du, honako pauso hauek jarraituz:

- Bi ikasleak batera ozenki irakurtzen hasten dira, LH2koak aurrez adostutako keinu baten bidez, bakarrik jarraitu nahi duela adierazten duen arte.

- LH2ko ikasleak akats bat egiten duenean, LH5ekoak adierazi egiten dio eta bere kasa zein akats egin duen ohartzen bada berak bakarrik jarraitzen du. LH5ekoaren zuzenketa beharrezkoa bazaio, biak batera irakurtzen jarraitzen dute.

- LH5eko ikasleak zuzenketak erreforzatu behar ditu eta, tarteka, testuari buruzko komentarioak bultzatu behar ditu.

Testuari buruzko hausnarketa (Pareid thinking):

p1010002.JPG

Hauxe da programaren bigarren zatia. Zati honetan bikoteak hausnarketa lana eta testuaren edukiari buruzko eztabaida kritikoa egiten du, aldi berean ulermena landuz.

Saioak aurrera doazen eran zailtasuna areagotu egiten da, lau maila desberdin bereiztuz. Maila bakoitzak zailtasun desberdineko galderak proposatzen ditu...

Bikoteak egiterakoan kontutan hartu beharrekoak:

-> Bikoteak egiterakoan, umeen irakurketa maila eduki behar da kontuan, irakurle ona, irakurle onakin elkartuz.

-> Irakurketa saioak ikastetxeko gela edo espazio desberdinetan burutuko dira. Gela bakoitzean mota desberdinetako liburuz betetako kaxa bat edukiko dugu.

-> Liburuen maila, LH5eko ikaslearena baino zertxobait baxuagoa izan behar du baina LH2koarena baino pixka bat altuagoa.

Egindako den-denaren berri izateko honako lotura hauek klikatu itzazu:
IRUDIAK
BALORAKETAK

28/05/2008 GMT 1

OINEZKOEN TRENA HITZAn

pottokitoak @ 10:51

 blog0006.jpg

Kaixo pottokitoak, begira begira zein famatuak egiten ari garen. "ESKOLA BIDEA" izeneko ekimena, badakizue "Oinezkoen trena" sobradaere originala eta nola ez ekimen egoki bat bezala jotzen ari dira.

Honen froga, gaurko Hitzan argitaratu duten artikulua.

Hemen kokatzen dizuet lotura bat ikusteko zer argitaratu duten.

ESKOLA BIDEA

27/05/2008 GMT 1

ZORIONAK ZUEI

pottokitoak @ 09:49

birthdaybash.gif 

Beno gaur, Ane Urkian urtebetetzea dela eta zera bururatu zaigu, urtarrilaren 1etik gaur bitarte urteak bete dituzuenoi zoriontzea, errututa ez banago honako hauek zaudete egoera honetan:

Diana (08/01), Daniela (26/01), Jon (27/02), MIkel (23/03), Ane Unanue (12/05), Aitor (13/05), Itsaso (14/05) eta Uxune (14/05)

Zuentzat ZORIONAK eta MUXU HANDI-HANDI BAT.

ZER DA PERIODONTITISA?

pottokitoak @ 09:34

blog0030.jpg

 Gaur bertan irakurritakoa Berria aldizkarian. Periodontitisa zer den aditzera ematen du. Liseriketa aparatuaren gaixotasun bezala ulertu ditzakegu ahoan sortzen edo izaten ditugun gaixotasunak. Nire aholkua, zera da, irakurri informazio hau eta aberastu zuen txostena.

26/05/2008 GMT 1

LISERIKETA APARATUA (sakontzeko)

pottokitoak @ 15:52

Honako web hauek liseriketari buruz ikasi dugun dena aberasten lagunduko digute, beraien gainean klikatu eta aztertu (ondo) agertzen dena.

LOTURA 1   

LOTURA 2

LOTURA 3

LOTURA 4

Espero det hemen agertzen den materiala lagungarri gertatzea.

ESKOLA GIROA ( Olerki eta bertsoak IV)

pottokitoak @ 09:57

 profe.JPG

Egunero joaten naiz ni ikastolara

asko ikasi eta ondo pasatzera

lagun asko dauzkat nik, azkarrak gainera

asko dibertitzen naiz denekin batera.

Gure tutorea da Gartziatar Juanma

Guri ematen digu benetako lana

ez baditugu egiten a ze panorama

nahiago dut nik egin lagunekin plana.

Kurtsoa bukatzeko gutxi falta arren

saia beharko dugu aurrera egiten

hasi gaitezen bada bai espabilatzen

oporrak gertuan ditugula esanez.

Zergatik aukeratu dugu?

Bertsoaren zati batzuk oso graziosoak dira. Hauxe izan da arrazoi nabarmenena.

MINA DUT (Olerki eta bertsoak III)

pottokitoak @ 09:48

anciano-silla.jpg 

Gaur gauean mina egin dut bizkarren

eta pastila bat hartu det sukalden

amak ikusi nau aulki gainean

eta galdetu dit

zer egiten duzu hemen?

bizkarreko minez jeiki naiz gauen

hasi ote naiz dagoeneko zahartzen?

Zergatik aukeratu dugu?

Mikelen bertsoa, graziosoa iruditu zaigu eta gaia oso interesgarria da, gainera, gaia oso erreala iruditu zaigu.

 

UDABERRIA IRITSI DA (Olerki eta bertsoak II)

pottokitoak @ 09:37

primavera_jpg.jpg 

Utzi dugu atzean neguko izotza

hemen dugu aurrean udaberri poza

ingurune guztian daude txori hotsak

urtaro ederra da pozteko bihotza

Eguraldi ederreko urtaroa gainera

zuhaitzak txoriz betetzen hasten dira

loreak irribarrez daude eguzkiarekin batera

eta belardietako loreei begira denok gaude gustura.

Zergatik aukeratu dugu?

Alde batetik gaiaren zentzua ez duelako galtzen, baita ere sentimendu politak jartzen dituelako eta historioa ondo kontatzen duelako. Ez du gezurrik esaten udaberriari buruz eta luzeraz oso aproposa da.

 

IKASLEAREN ASTEA(Olerki eta bertsoakI)

pottokitoak @ 09:01

 semana.JPG

Asteko lehen eguna da astelehena

ia beti izaten da nekagarriena

Hirugarrena berriz, da asteazkena

izaten bai da askotan zoragarriena

ostirala da berriz, denetan ederrena

lagunekin jolas egiteko denbora gehiena

igandea berriz, asteko azkena

asteari agur esaten, beti lehena.

Zergatik aukeratu dugu?

Gure taldean bertso bat izan da nagusi, Anerena, hau sentimendu ederrez dago jantizrik, asteko egun batzuk oso modu dibertigarrian azaldu ditu, honekin indar handia eman dio bertsoari.

 

Archivo | ¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis