Administra tu Blog

¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis

1997tarrak

18/04/2008 GMT 1

BIZKOTXOA

pottokitoak @ 07:25

PARTIDUA

pottokitoak @ 07:24

17/04/2008 GMT 1

ENEKO GARMENDIAN OPORRAK

pottokitoak @ 15:39

arevalillo1.jpg
Gabonetako oporrak astuta nengoen, Udako oporrak ittxaroten hasia nitzen et aeta derrepentean hamabost eguneko oporrak!

Lehenengo astea Arevalillon pasatu dut, han gauza asko egin ditut, egunero antzekoa:
Eliza atzean tenisean ibili, bizikletarekin herria ezagutzera joan nire lehengusua eta ni, diaboloarekin etxe ondean jolastu eta gauza gehiago.

Bigarren astean berriz, Goizeko 8:30etan nire arreba eta ni amonaren etxera joaten ginen, han ere gauza asko egiten nituen:
Playean ibili, kampora irten jolastera, Amonarekin kartetan ibili, lanak egin eta gauza gehiago.

Astesantuko opor zoragarri hauek ikaragarri ondo pasatu ditut, aspaldian ez nahiz horren ondo ibili, baina amaitu diraeta berriro pilak jarri, eskolara, berriro ere Juanmaren aurpegia hiru hilabetez jasatea, aze aspergarria, baina eskolann eskolan serio hariten bagara, espero dut udako oporretan lanik ez bidaltzea.

AXIERREN OPORRAK

pottokitoak @ 15:05

pict0103.JPG
Elurra ari zuen egun batean trineoak hartu eta aldapa bera ziztu bizian jaitsi, elur peloten gerra egin eta ia ni baino altuago zen elur panpina eraiki genuen. Baina haurten izara zuria mendian nahiko gutxi ikusi dugu, horregatik egon gara ohekoari itsatsita, goizeko hamaiketan ohea utzi eta begiak ireki ezinik, baina hori ere ez da txarra hainbeste lan egin ondoren, gainera enerjia ere kargatu behar da ostegunean joan giñen bezala mendira joateko, edo Adureza egur museoa bisitatzeko naiz eta ez oso polita eta aspergarria izan. Beste egun batean Nerbioi ibaia jaiotzen den lekura joan ginen “el salto del Nerbion” izeneko ur jauzia ikustera, ikaragarria zen, 270m-ko altuera eta honen ertzean, bi gauza infinitoetako batek jokatu zuen, gizakien tontotasunak, ertz ertzean jarri eta heriotza tentatuz bera argazkiak ateratzen.

Baina orain, oporrei agur esan, eta denok lanean udakoei begira eta itxaroten jarri gara.

WAFAEN OPORRAK

pottokitoak @ 14:56

paris1.jpg
Oporrak amaitu dira eta orain eskolan gaude.Nire oporrak horrelakoxeak izan ziren : nik Aste Santuetako oporretan oso ondo pasatu nuen Frantzian. Batzuetan parkera, Eiffel dorea ikustera, nire bi lehengusinak eskolatik ekartzea, argazkiak ateratzea, kanpoan afaltzera, eta bar. Parkera joaten ginenean nire lehengusinaren lagunak ezagutu nituen. Baina etorri behar ginenean nire bi lehengusinak negarrez gelditu ziren, baina ni pixka bat bakarrik egin nuen negar eta geroago pasatu zitzaidan.Izalera etorritakoan eskola ondoan baloiakin ibili, anaiarekin jolastu eta horrelako gauzak egiten egon nintzen Baina gero estera joan naizenean ez nuen negarrik egin.Astelehenean Martxoak 31an berriro lanera hasi ginen. Orain udako oporrei itxaron beharko diegu berriro lehengusu, izeba eta osaba ikusteko eta oporretan batera joateko.

wafae0001.jpg

ANE UNANUEN OPORRAK

pottokitoak @ 14:44

nieve.jpg

Gabonetako oporrak amaitu zirenean pentsatzen nuen asko faltako zela Aste Santuak iristeko, iritsi ziran, eta bukatu ere egin dira.Orain nik egin ditudan ahinbat gauza kontatuko dizuet.
Aste Santuetan, ez pentsa etxean sartuta egon nahizenik beti.Niri eta uste dut ia denei, beti gustatzen zaigu irteera edo denborapasa modura norabait joatea.
Eskola amaitu zen egunean ez genuen lan asko egin, azkeneko egunean denoi gustatzen zaigulako lan gutxi egitea.12:30ak iritsi zirenean denok motxilak eta karpetak hartu eta poz-pozik etxera joan ginen bazkaltzera.
Toki hauetara joan nahiz: aspaldi joan gabeko hiri batera, Donostiara, bertako hondartza paseoa eta gauza gehiago ikustera, Segurara ere bai, prozesioa ikustera, aspaldi joan gabe nengoelako, nire amaren herrira ere joan nintzen, Arbizura, lehengusuekin batera.Bertan gehien gustatu zitzaidana elurra izan zen, jolastu eta barre asko egin genuelako.
Pixka bat kontatu dizuet nola pasa dudan astea 1ean, orain beste asteko zerbait kontatuko dizuet.
Egun batean euria ari zuen eta Ireneren etxera joan nintzen.Telebista ikusi eta jolastu egin genuen.Beste egun batean berriz gustuko ez dudan leku batera joan beharra izan nuen, Ordizira, dentistarengana.
Oporrak amaitu dira eta orain falta diren hilabeteak ondo aprobetxatu eta udakoak ere iritsiko dira.

IRENEN OPORRAK

pottokitoak @ 14:35

imagen-022.jpg
Martxoak, 18, eskolako azken egunean, irrikitan geuden, oporrak hartzeko. Orain, berriz eskolan gaude,asperturik.
Bi aste hauetan,kirol eta kirol eginez ibili naiz:goizetan, egunero, pistinara joaten nintzen,entrenatzera,igerilari onak bezala. Arratsaldeetan, lagunekin ibiltzea gustatzen zaidanez, askotan irtetzen giñen elkarrekin.Beste egun batean ere,prozesioa ikusteko asmoarekin,Segurara joan nintzen Anerekin batera baina azkenean,euria hasi zitzaigunez,ez genuen ikusteko aukerarik izan. Aitaren eguna ospatzera ere joan giñen Arabako herri txiki batera eta Donostian ere izan naiz ortzetako “radiografiak” egiten etb.
Aste Santuak oso-oso ondo pasa ditut,baina orain pilak jarriz,ikasi, etxekolan guztiak egin eta serio lanean astea izangoda hoberena. Ez dut etxiko,,nere amak esan bezala ,laister etorriko dira berriz udako oporrak, lagunekin jolas eta jolas egiteko eta ondo pasatzeko.

ENEKO ELORZAN OPORRAK

pottokitoak @ 14:30

2004812144129excavadora1.jpg
Tamalez amaitu dira Aste Santuko oporrak eta orain, oporretan egin dudana kontatuko dut:
Ni, Ursuaranen gelditu nintzen oporrak hasi zirenetik oporrak amaitu arte eta lanak ere izan ditugu, baina
ala ere oso ondo pasa dut. Gainera Santo Domingora ere joan nintzen egun pasa. Asteartetik, asteartera,
makina txiki-txikia eta dunperra ere izan genituen gure makinataz aparte. Osabarekin kamioian ere ibili
nintzen, osabak dunperrean ekarritako lurrak zabaltzen ere bai, baita kamioia kargatzen ere eta gainera,
kamioian askotan ibili naiz, makina bat eramaten eta lurra eramaten ere bai. Eguraldi desberdinak
izan ditugu eta orietatik niri gehien gustatu zitzaidana, elurra izan zen, ederki pasa bai nuen. Elurretan
plastiko barruan zelaian bera jeisten eta panpina bat egiten ibili nintzen. Baita irristaka ezin geldituan ere
zelaian behera. Izugarri ondo pasatu dut opor hauetan egin ditudan gauza guzti guztietan eta izugarrizko
pena ematen dit, oporrak bukatu izanak. Orain oporrak hartzekotan, udako oporrei itxaron beharko diet
eta bitartean, eskolara.

LEIREN OPORRAK

pottokitoak @ 14:17

leire.JPG
Olentzeroak eta erregeak etortzen diren opor politak amaitu ziren eta ni pistinak irikitzen diren oporren zai nengoen baina konturatu gabe Aste Santuak iritsi dira.
Nik Aste Santuko oporrak inoiz baino hobeto pasa ditut amonaren etxean eta kalean.
Nire goizetako iratzargaiua otsak izaten ziren edo mailu otsak behean obretan zeudelako, egun osoa lanean egoten ziren, bazkaria prestatu ere garajean egin behar izaten genuen, hotzak, kalfaziorik ez genuelako.
Nik kuriosidade asko izaten nuenez, osabari galdera asko egiten nizkion: zer da hau? Eta bestea? bestetan berriz nagusi baten antzera. Gehienetan berriz kartetan ibiltzen nintzen amona eta izebarekin eta azkeneko egunetan lagunekin jolastera irteten nintzen, han hitz egiten aritzen ginen: zer gertatu da Faman? Eta Tu Si que Valesen.
Nik udako oporrak iristeko gogo izugarria dut oraingoan baina hobeto pasatzeko, oraingoan ezin izan dugu pistinara joan, udako oporretan bai, ala ere oraindik zailena geratzen zaigu nota honak ateratzea gurasoak ez aserretzeko, gure onerako ere bada.

NAHIAN OPORRAK

pottokitoak @ 14:12

juegos5.jpg
Oporrak amaitu dira eta berriro eskolara etorri behar dugu ikastera.
Nire oporrak horrelakoseak izan dira:
hiru tokietan egon nintzen Denian ,Izalen eta Elgetan. Denian 2 urteko
neska bat zaintzen eta jolasean ibili ginen Lara eta ni. Izalen berriz,
jolastu eta kanpo ekintzak egin ditugu. Elgetan gaztelekura joan eta
lagunekin jolastu nuen. Oso ondo pasa dut oporretan, baina obetoen
Elgetan pasa nuen, Idiazabalen pixka bat aspertu egin bait nintzen.
Pena asko eman zidan Elgetako lagunetatik banatzea baina pozik artu eta
berriz ikusteko gogo askorekin gelditu nintzen. Egunero nire aitak
deitzen zidan eta beti zerbait desberdina kontatzeko.
Amonaren etxean ere bisitan egon nintzen, baita nire lengusuen etxean,
kontu batzuk ere konpondu ditut. Orain momentu txar eta on oriek pasa eta
gero emen naiz etxeko lanak egiten, ikasten … oso ondo pasa dut
oporretan eta espero dut Udako oporrak hauek bezain obeak izatea.

Archivo | ¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis