Kaixo denori:
Gogoratzen zerate nola Abenduan egin genuen esperientzi modura "ESKOLA BIDEA" izenekoa. Ondoren egindako baloraketa oso ona izan zenez, aurrera jarraitzeko asmoekin gabiltza. Honetarako, lelo bat asmatzea egokitzat jo dugu.

Pentsatu degu 5 edo 6 hitz nahikoak izango direla. Familiako edonorrek parte har dezake eta gainera horixe izango litzateke denetan modurik egokiena.
Okurritzen bazaizu leloren bat. Erantzun honi.
OHARRA: Erantzuteko e-posta helbide legalizatu bat behar denez, posible da zuetako batzuk ez izatea. Hori bada zure kasua ez kezkatu, helbide elektronikoa eskatzen zaizunean, honako hau idatzi eta listo.
juanma@aitaiparragirre.net
Gogoratu baita ere hau "ETXEKO LAN BAT DELA" beraz, badakizu, seriotasunez, ... burutu behar da.
Ondo izan
Juanma