Administra tu Blog

¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis No veas la TV ¡Hazla!

1997tarrak

Categoría: ESPERIENTZIAK

29/05/2008 GMT 1

"READ ON" IRAKURKETAREN HOBAKUNTZARAKO PROGRAMA (I)

pottokitoak @ 08:41

p1010001.JPG

Kaixo irakurle denei. Gaurko honetan aurrera eramaten ari garen esperientzi baten berri eman nahi dizuegu, " Read on" irakurketarako konpetentzia hobetzeko eskoziar programa, hain zuzen ere.

Programa honen helburu nagusiak honako hauek dira:

* Irakurtzeko konpetentzia hobetu.

* Motibazioa eta irakurzaletasuna estimulatu.

* Ikasleen auto-estimua eta seguritatea areagotu.

* Kooperazioa eta gaitasun sozialak garatu.

p1010007.JPG

Programa hau 3.hilruhilabetean jarri dugu martxan LH2 eta LH5eko ikasleekin. Irakurketa saioa astean behin egiten dugu, 30 minutuko iraupenarekin.

Binakako irakurketa (Pareid reading):

Adin desberdinetako (LH2 eta LH5) ikasleen arteko irakurketa bultzatzen du, honako pauso hauek jarraituz:

- Bi ikasleak batera ozenki irakurtzen hasten dira, LH2koak aurrez adostutako keinu baten bidez, bakarrik jarraitu nahi duela adierazten duen arte.

- LH2ko ikasleak akats bat egiten duenean, LH5ekoak adierazi egiten dio eta bere kasa zein akats egin duen ohartzen bada berak bakarrik jarraitzen du. LH5ekoaren zuzenketa beharrezkoa bazaio, biak batera irakurtzen jarraitzen dute.

- LH5eko ikasleak zuzenketak erreforzatu behar ditu eta, tarteka, testuari buruzko komentarioak bultzatu behar ditu.

Testuari buruzko hausnarketa (Pareid thinking):

p1010002.JPG

Hauxe da programaren bigarren zatia. Zati honetan bikoteak hausnarketa lana eta testuaren edukiari buruzko eztabaida kritikoa egiten du, aldi berean ulermena landuz.

Saioak aurrera doazen eran zailtasuna areagotu egiten da, lau maila desberdin bereiztuz. Maila bakoitzak zailtasun desberdineko galderak proposatzen ditu...

Bikoteak egiterakoan kontutan hartu beharrekoak:

-> Bikoteak egiterakoan, umeen irakurketa maila eduki behar da kontuan, irakurle ona, irakurle onakin elkartuz.

-> Irakurketa saioak ikastetxeko gela edo espazio desberdinetan burutuko dira. Gela bakoitzean mota desberdinetako liburuz betetako kaxa bat edukiko dugu.

-> Liburuen maila, LH5eko ikaslearena baino zertxobait baxuagoa izan behar du baina LH2koarena baino pixka bat altuagoa.

Egindako den-denaren berri izateko honako lotura hauek klikatu itzazu:
IRUDIAK
BALORAKETAK

Archivo | ¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis