Administra tu Blog

¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis ¿Te gusta la Fotografía?

1997tarrak

Categoría: EKITZAK ARGAZKIETAN

02/06/2008 GMT 1

OINEZKOEN TRENA BERRIRO MARTXAN

pottokitoak @ 11:00

Berriro ere martxan jarri dugu oinezkoen trena. Zorionak partaide izan zareten denori.

29/05/2008 GMT 1

"READ ON" IRAKURKETAREN HOBAKUNTZARAKO PROGRAMA (III)

pottokitoak @ 14:48

Begira zer nolako ekintzak burutzen ditugun eskolan. Esperientzi hau LH2 eta LH5eko ikasleak aurrera eramaten ari gara, bere izena "Read On".

Egindakoaren berri izateko hona hemen bi lotura, gainean klikatu eta ikusiko duzu egin dugun den-dena.
ESPERIENTZIA
BALORAKETAK

25/04/2008 GMT 1

ESKOLA BIDEAren LOGO ERAKUSKETA

pottokitoak @ 09:59

Gozatu ezazue gure marrazkitaz.

15/04/2008 GMT 1

URAREN EGUNAren MARRAZKI ERAKUSKETA

pottokitoak @ 09:29

GUSTOKOAK BADITUZUE, ASKO POZTEN GARA.

09/04/2008 GMT 1

Eskolako elkarbizitza hobetu nahiean

pottokitoak @ 09:22


Gure eskolan, ikasleak, irakasleak, begiraleak, gurasoak, langileak eta beste zenbat pertsona elkartzen gara. Harremanak orokorrean onak direla dirudi baina aztergai ipini ditugu ea benetan onak diren edo gure buruak engainatzen ari garen.
elkarbizitzadiagnostiko1
Lan-prozedura honi hasera emateko "DIAGNOSTIKOA" egiten hasi gara. Zer da diagnostikoa? ba sendagileak egiten dutena, guk gertatzen zaiguna kontatu ondoren, beraiek, sendagileek, esaten digute zer gertatzen zaigun edo zer egin beharko genukeen gure gaixotasun hori ekiditzeko edo sendatzeko. Ba horixe besterik ez dugu nahi, gure " gaixotasunaz" jabetu eta ahal dugun neurrian "sendatu", horretarako erabili dugun prozedura honako hauxe izan da:
elkarbizitzadiagnostikoa2
1.-Apirilak 7an egitasmoaren berri eman ziguten L.H.4, 5 eta 6. neko ikas-taldeei. 

2.- Irakasleek, ozenki " Tomás y la goma mágica" liburua irakurri digue gelan.

3.- Apirilak 8an(gaur)geletan, bakarkako hausnarketa egiten hasi gara. Helburua daukagu, goiza amaitzerako gela bakoitzaren ikuspegia definitua izatea, eta noski, gela bakoitzak bere (2) ordezkari izendatzea.

4.- Bihar edo biharkoa pasata, hiru gelak elkarjartze bat egingo dugu. Gainera irakasleak izango dira saio horren idazkari. Saio honetan, gure ikuspegia amankomunen jarriko dugu.

Guzti hauen berri argazki bidez emango dizuegu.
Agur
Pottokitoak

Archivo | ¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis