Administra tu Blog

¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis

1997tarrak

Categoría: EKINTZAK

17/04/2008 GMT 1

LEIREN OPORRAK

pottokitoak @ 14:17

leire.JPG
Olentzeroak eta erregeak etortzen diren opor politak amaitu ziren eta ni pistinak irikitzen diren oporren zai nengoen baina konturatu gabe Aste Santuak iritsi dira.
Nik Aste Santuko oporrak inoiz baino hobeto pasa ditut amonaren etxean eta kalean.
Nire goizetako iratzargaiua otsak izaten ziren edo mailu otsak behean obretan zeudelako, egun osoa lanean egoten ziren, bazkaria prestatu ere garajean egin behar izaten genuen, hotzak, kalfaziorik ez genuelako.
Nik kuriosidade asko izaten nuenez, osabari galdera asko egiten nizkion: zer da hau? Eta bestea? bestetan berriz nagusi baten antzera. Gehienetan berriz kartetan ibiltzen nintzen amona eta izebarekin eta azkeneko egunetan lagunekin jolastera irteten nintzen, han hitz egiten aritzen ginen: zer gertatu da Faman? Eta Tu Si que Valesen.
Nik udako oporrak iristeko gogo izugarria dut oraingoan baina hobeto pasatzeko, oraingoan ezin izan dugu pistinara joan, udako oporretan bai, ala ere oraindik zailena geratzen zaigu nota honak ateratzea gurasoak ez aserretzeko, gure onerako ere bada.

NAHIAN OPORRAK

pottokitoak @ 14:12

juegos5.jpg
Oporrak amaitu dira eta berriro eskolara etorri behar dugu ikastera.
Nire oporrak horrelakoseak izan dira:
hiru tokietan egon nintzen Denian ,Izalen eta Elgetan. Denian 2 urteko
neska bat zaintzen eta jolasean ibili ginen Lara eta ni. Izalen berriz,
jolastu eta kanpo ekintzak egin ditugu. Elgetan gaztelekura joan eta
lagunekin jolastu nuen. Oso ondo pasa dut oporretan, baina obetoen
Elgetan pasa nuen, Idiazabalen pixka bat aspertu egin bait nintzen.
Pena asko eman zidan Elgetako lagunetatik banatzea baina pozik artu eta
berriz ikusteko gogo askorekin gelditu nintzen. Egunero nire aitak
deitzen zidan eta beti zerbait desberdina kontatzeko.
Amonaren etxean ere bisitan egon nintzen, baita nire lengusuen etxean,
kontu batzuk ere konpondu ditut. Orain momentu txar eta on oriek pasa eta
gero emen naiz etxeko lanak egiten, ikasten … oso ondo pasa dut
oporretan eta espero dut Udako oporrak hauek bezain obeak izatea.

16/04/2008 GMT 1

IÑAKIREN OPORRAK

pottokitoak @ 10:09

teruel01.jpg
Oporrak iritsi baino lehenago , uste nuen oporretarako asko falta zela , baino oporrei kasorik egin gabe .

segituan iritsi zaizkit Aste Santuak . Nik oporretan oso oso ondo pasatu dut , nahiz eta oso gutxi jolastu .

Egun guztietan ia gauza berdinak egin ditugu , azkeneko bi egunetan ezik . Bidaia eta gero leher eginda iritsi

ginen Teruelera , afaldu baino lehenago buelta bat eman genuen herria ezagutzeko , eta afaldutakoan ohera

joan ginen . Hurrengo eguna eta ortik aurrekoak , azkeneko biak eta beste gauz batzuk kenduta

aspergarrixamarrak izan ziren , denbora guztian herri desberdinetara joan ginelako : Albarrazinea , Rubielos

de Morara , Mora de Rubielosera eta abar . Gauz asko egin ditugu Teruelen : Minata joan , elurretan ibili ,

Gazteluak eta eraikuntzak ikusi , eta abar . Minata joateko gauz asko artu genituen : kaskoak , linternak ,

oxijeno botilak eta abar . 200 metro behera jeitsi ginen eta gauz asko erakutsi zigun bertako neska batek :

Minatako gizon bakoitzak txori bat zeukan kaiola batean , eta txori oiek gasa zegoen edo ez zegoen jakiteko

erabiltzen ziren , gasa baldin bazegoen txoriak hil egiten ziren eta langileak ihes egiten zuten . Eta gasa ez

baldin bazegoen txoriak bizirik jarraitzen zuen . Lehen aipatu duda bezala elurretan ere ibili gara

ikaragarrizko hotzarekin . Ezin zen kotxetik kanpo txaketa kendu ere egin , 6º zero azpitik bai zeuden .

Orokorrean oporrak ederrak izan dira eta nahiko nuke udakoak ere horrelakoak izatea .

15/04/2008 GMT 1

IRAIA INSAUSTIN OPORRAK

pottokitoak @ 13:40

frontenis1.JPG
Matxoaren 18an, irrikitan geuden oporrak hartzen genituelako, orain berriz, hemen gaude, gogaiturik, burubelarri lanean, udako hiru hilabeteen zain. Aste Santuetan, ederki pasa dut. Hasieran, kanpora joateko asmoa ere ba genuen, baina azkenean, gurasoei lana pilatu zitzaien, horregatik, bidaia atzeratzea erabaki genuen. Herria zaintzea tokatu zitzaidan oraingoan, baina ala ere, lehen esan dizuedan bezala, primeran pasatu ditut, bi aste hauek. Bertan, gauza desberdinak egiten aritu naiz: deporte piska bat egiteko asmoarekin, pare bat egunetan, frontenisean jokatzen jardun nuen, beste batean berriz, txintxo-txintxo, amari etxea txukuntzen lagundu nion, karta saio dibertigarriak, sarritan edukitzen genituen etxekoen artean, horrela, disfrutatuz eta deskantxatuz ibili naiz 14 egunetan zehar. Gezurra badirudi ere, dagoeneko, amaitu dira oporrak. Luzerako jo behar zutela pentsatu nuen, baina orain ikusten dut oso oker nengoela, “plis-plas batean igaro baizaizkit. Orain hoberena izando da, udako pentsamendu horiek alde batera utziz, lanean serio hastea, berriro ere pilak jarri, eta eskolan murgiltzea, Juanmak etxeko lan asko bidali behar digu eta.

14/04/2008 GMT 1

JUANKARREN OPORRAK

pottokitoak @ 14:01

lotia.JPG
Ikastolan egoterakoan eta minutu batzuk gelditzen zirenean oporrak izateko urduri nengoen , bapatean ordua zen eta oporrez gozatu nuen . Niri opor hauek asko gustatu zitzaizkidan eta gainera egunero ondo pasatzen nuen, gehienetan lehengusun etxen egoten nintzen lo egiteko, baita berandu esnatu neiken eta naiz eta lagunekin gutxi jolastu ondo pastasen nuen, bakarrik 2 lekutan egon nintzen: Zumarraga, nere lengusukin eta Idiazabalen, nere lagunekin. Azpertzen nintzenean gehienetan katukin jolaten nuen, baita kalera irteten nintzen edo baita irakurri, etxean egoterakoan gehienetan nere anaiarekin asarratzen nintzen eta naiz eta aserretu beti egiten geala konpontzen gea.

11/04/2008 GMT 1

MIKELEN OPORRAK

pottokitoak @ 14:49

batista.jpg
Aste Santuko oporrak amaitu ondoren, batezere 2 egun dauzkat gogoan:
1 martxoaren 23 eta 2 martxoaren 30.Martxoaren 23an nere urtebetetze eguna izan zen,11urte bete nituen baina opariak larunbatean erosi nituen,Urbilera jun nintzen eta joku 1 erosi nuen, juterakoan Axier ikusi nuen. Gero amonaren etxera ioan nintzen , han bazkaldu egin nuen postrea tarta jan nuen, txokolatezko ijito besoa oso goxoa zegoen eta oso ondo pasa nuen.
Martxoaren 30ean bazkaldu ondoren aitarekin kotxea artu eta Frantziara jun ginen Presinkartseko borrokaldiak ikustera: Batista, Jon Cena, triple H, Jef Jardi…han ziren borrokatzen. Jende pila zegoen oiuka eta garraxika eta nik ere gauza bera egin nuen, Nere faboritoak animatzen. Oso ondo pasa nuen. Orain oporrak amaitu dira eta egunero eskolara juten hasi beharko dugu, gauean goiz oheratu eta goizean goiz jaiki eta lanak ere egin beharra. Hemendik aurrera gehiago Ikasi beharko dut eta kurtsoa bukatzeko gelditzen diren 3 ilabeteak ondo aprobetxatu.

10/04/2008 GMT 1

Iraia Reparazen oporrak

pottokitoak @ 15:33

patinatzen.jpg
Eskolan irrikitan geuden aste santuak iristeko, azkenean ahiatu eta 13 egun motzentan bukatu ziren.
Baina ala ere egun horietan gauza asko egin nituen: oporretara ere jun nintzen baina hori bigarrengo astean gertatu zen. Eta nik lehenengo astean zer egin nuen kontatuko dut:
*Ia beti Aroak eta nik patinak jantzi eta ona egiten bazuen kalera irtetzen ginen jolastera edo bestela frontoien.
Hasieran txingurritxo txiki bat zirudien denbora osoan lurrean pasatzen zuen eta.
Ez bakarrik hori “EL GATO CON BOTAS”-ren argazkia ere etorrizitzaidan burura, patinak ia-ia bere hanka txikitxoak baina haundiagoak direlako.
*Gauean ahizpa eta ni etzenda jarri gurtora-gustora, eta nik ipuiek kontatzen nizkion, baina bere gustokoak izan behar ziren, ze bestela nekin asarratzen zan Aroa.
Nik bakarrik ez bera era irakurtzeko gai bazan bezala jarri eta han egoten ginen bata besteri ipuiak kontatzen, baina nere ahizpak Aroak bere modura kontztzen zidan.
Bi aste hoietan gauza dexente eginez ibili ginen arren, eguraldia ez gendun lagungarri izan, ze egun dexentetan laino grix batez inguratuta egon ginen. Baina familia osoa partxisen eta horrelako gauzetan jolastuz oso ondo pasatu genuen.
Hiru ilabeteak pasatu ondoren artzen ditteun oporretan, udako oporretan alegia, espero det opor hauek bezela edo obeto pasatzea nahiko nuke beintzat. Eta no la ez lan gutxiago bialtzea, baina saiatuko naiz falta diren hiru ilabeteetan lan dexente eginez ibiltzea eskolan.

09/04/2008 GMT 1

Jonen oporrak

pottokitoak @ 11:30

futbol1

Eskola bukatu, eta denok pozez zoratzen jarri ginen, opor hauetan zer egingo dugun igarri nahiean. Baina opor hauetako egunak, azkarregi pasa zaizkigu, eta jadanik, eskolan gaude lan eta lan eginez. Aste Santuetako opor hauetan, gauza asko egin ditut, adibidez:nere lagunekin raketan ibili, nere arrebaren urteak ospatu eta horrelako gauzak egin ditut, baina niretzat, gauzarik aipagarriena, Infantilekin Izalgo torneoa jolastea izan da. Nik, opor hauetan, oso ondo pasatu dut, baina hain egun gutxi direnez, jai egiteko ematen digutenak, den dena, pis pas batean pasatu zait. Orain, erremedio bakarra dut, Udako eta Gabonetako oporretan pentsatzen astea. Baina, opor horiek hartu aurretik, eskolan, lana egin beharko dugu, baina nahiz eta eskolan gauden, denbora oso geldi pasa eta eskolara joatea ez asko gustatu, behar beharrezkoa dugu gauza asko ikasteko, eta gero, lan asko egiten badugu, oporrak irabaziko ditugu, eta orduan bai egoten garela pozik. Baina hori dena lortzeko, lana dago egin beharra, eta gogotik egin behar gainera.

07/04/2008 GMT 1

Aitorren oporrak

pottokitoak @ 15:39

Idiazabalgo eliza Gabonak pasa dira eta udako oparrari begira nengoela martxoak 18ko eguerdiko 12:30 iritsi eta 14 eguneko oporrak hartu genituen.
Nik opor hauetan oso ondo pasatu dut, ekintza desberdinak eginez adibidez: kirola eginez ,ikasten ,kalera ateraz jolasteko... 14 egun hauetan herria zaintzen geratu naiz. Ez pentsa etxean geratu naizenik ere, kalera ere atera naiz lagunekin jolasteko hainbat jokuetan. Egun batzuetan ere atsedena hartzen etxean geratu naiz: Lanak egiten, bideoak ikusten... Jai egun hauetan elurra ere ikusi dut "Gasteizen".Opor hauetan egin dudan ekintza gustukoena asteazkenean izan zen futbol 8ko txapelketa bat jokatu genuela 2 taldeen aurka: Intxurre eta Trintxerpe. Gutxien gustatu zaidan ekintza, larunbatean izan zen boulebarrera joan ginela erropa erostera eta ni aspertu egin nintzen erropa-errropa eta erropa besterik ez dago eta. Orain udako oporrari begira nago baina orain asko ikasi beharra dago, gogor egingo dut lan, horrela emaitza onak lortu eta kurtsoa ongi amaitzeko!

Archivo | ¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis