Lan hau burutzeko, lehen kronograma edo ardatz kronologikoak zer ziren aztertu genuen, jarraian, gure familiako hiru generazioei buruzko informazioa eskuratu behar izan dugu, nola? ba aitonari, amonari galdetuz ea non eta nola ezagutu ziren, edo etxeetako argazki albumak ikusiz. Modu asko ibili izan ditugu informazio hau eskuratzeko.
Jarraian doazte gure historiak.
Nere kanpoko eta hemengo aiton amonak orain dela 75 urte jaio ziren gutxigorabehera.
Hemengo aiton amonak, Limaseko fabrikan ezagutu ziren.Eta kanpokoak Huerga de Frailesen ezagutu ziren.
Hemengo aiton amonak orain dela64 urte exkondu ziren, eta kanpokoak orain dela38 urte gutxigorabehera.
Nere ama, nere aiton amona ezkondu eta 2 urtera jaiozen.
Nere aita , Leoneko aiton amonak ezkondu eta 2 urtera jaio zen.
Nere ama orain dela 47 urte jaio zen, eta nere aita orain dela38 urte.
Nere aita eta ama Huerga de Frailesen ezagutu zien.
Eta orain dela 14 urte ezkondu zien.
Ni orain dela 10 urte jaio nintzen.Eta urte 1era eskola hasi nintzen.
Abel
-------------
Nire familiatik zaharrenak aitaren aldeko aitona-amonak dira:
nire aitona Benito 1934-ean jaio zen, Goeneko baserrian, nire amona Maria Jesus handik 6 urtetara jaio zen, Maxuka baserrian, Idiazabalen. Nola bizilagunak ziren txikitatik ezagutzen ziren.
Amona Maria Jesus jaio zen urte berean nire aitona Joxe jaio zen, Zegaman, Potentene baserrian eta handik urte batera nire amona Pilar jaio zen, Zerainen, Urrutikoetxe baserrian.
1960 urtean nire aitona Joxe eta amona Pilar ezagutu ziren, Zegaman, igande batean.
Handik 5 urtetara aitona Benito eta amona Maria Jesus ezkondu egin ziren, Albitxun uste dut.
Urte bat pasa eta nire aita Santi jaio zen eta Gurutze-Berri kalea 4-n bizi ziren, hemen, Idiazabalen.
1967 urtean aitona Joxe eta amona Pilar ezkondu egin ziren, Zerainen. Orregaitik Beasaina joan ziren bizitzera.
Oraindela 41 urte nire ama Edurne jaio zen eta Beasaingo kale nagusia 38-n bizi ziren.
1984-ean nire ama Edurne eta nire aita Santi ezagutu ziren, Beasaingo festatan.
9urte geroago ezkondu egin ziren, Albitxun.
Oraindela 10 urte ni jaio nintzen eta Zepai kalea 12-n bizi ginen. Eta orregaitik etxez aldatu genuen.
2001-ean nire ahizpa jaio zen eta Etxalar etxean bizi ginen.
Irati Iparragirre
Nik amona bat eta aitona bat Legorretakoak ditut. Txikitatik angoak dira. Amonak Maite du izena eta aitonak Patxi. Amona laugarren hamarkada baino beranduxeago jajo zen aitona bezala. Nire amonak bi komunio egin zituen , lehenengoa zazpi urte zituela, orain dela urte asko eta bestea hamabi urte zituela. Nire aitonak ere bi komunio egin zituen, baino nola zaharragoa den ez zuten urte berdinean egin. Nire amona eta aitona txikitatik ezagutzen ziren baino elkarrekin lehenengo aldiz hamazazpi-hemezortzi urte zutela hitz egin zuten . Zazpi urtera ezkondu egin ziren udazkenean. Eta urrengo urtean nire ama jajo zen.
Nire beste amona zena oraindela hirurogeita zazpi urte jajo zen, Mertxe zuen izena. Nire aitona Juanito da eta laugarren hamarkadan jajo zen. Amona txikitatik Idiazabalgoa zen eta aitona Segurakoa. 1968ko Ekanaren 12an jajo zen nira aita. Amona berrogeita hemezortzi urterekinhil zen.
Nire amak Garbine du izena eta aitak Juan Ramon. Nire amak komunio bat egin zuen. Komunioa 1977ko Ekainaren 13an egin zuen. Nire aitak berriz 1976ko Maiatzaren 22an egin zuen. Nire ama eta aita oraindela hogei urte ezkondu ziren.
Ni 1999ko Maiatzaren 22an jajo nintzen. Komunioa 2008ko Maiatzaren 25an egin nuen.
Nire aizpa oraindela zazpi urte jajo zen.
Iraitz
Nire aitona Epi orain dela urte asko jaio zen 1924an eta nire amona Milagros ere bai. 1955ean ezagutu ziren Beasaingo festatan. Ortik urte batzuetara ezkodu ziren, handik gutxira Azucena jaio zen.
Nere beste aitona Joxe orain dela urte batzuk jaio zen . Nere amona Bibi ortik urte batzuetara jaio zen, 1928an. 1955ean ezagutu ziren eta handik denbora batera ezkodu ziren. Ortik urte batzuetara Jose Antonio jaio zen.
Nere aita 1957an jaio zen eta nere ama 1962an jaio zen. Handik urte batzuetara ezagutu ziren Idiazabalgo festetan. Urte batzuetara ezkondu egin ziren. Ortik urte batzuetara Alazne, Elixabet eta Amaia jaio ziren.
Alazne 1994ean jaio zen eta handik hilabete batzuetara bataiatu zuten. Handik urte batzuetara Alaznek komunioa egin zuen.
Elixabet eta Amaia 1999an jaio ziren. Handik urte batzuetara bataiatu egin ziren. Eta 2007an komunioa egin zuten.
1984ean aitona Joxe hil zen eta 2000. urtean aitona Epi.
Eli eta Amaia
Nire Aitana Jose Mari orain dela 89 urte jaio zen.Amona Maria 1926 .Lazkaoko fastetan ezagutu eta andik 10 urtera ezkondu egin ziren.
Andik 8 urtera nire aita Martin jaio zen.
Nire aitona Jesus 1941jaio zen eta amona Mari Karmen orain dela 67 urte.Ataunen ezagutu ziren Aitana antzerkia egitera joan zenean.Andik 6urtera ezkondu eta amona bizitzera etorri zen. Andik urte betera ama Josune jaio zen.
Ama eta aita betidanik ezagutzen ziren eta 1996-ean ezkondu egin ziren.
Andik 3 urtera neu jaio nintzen eta bi urtera eskolan hasi nintzen.
2002-an Iñaki nire anaia jaio zen.
Eta bi urtera Ibai jaio zen.
Irantzu Iparragirre
Nere aitona 1929 jaio zen eta nire amona orain dela 73 urte . Andik 20 urteera ezagutu ziren . Oraindela 46 urte jaio zen nire aita. 7urterekin egin zuen lehen jaunartzea .20 urterekin ezagutu zuen nire ama eta andik 7 urtera asi zen Jason. 32 urte zituela ezkondu zen.Andik 2 urtera jaiozen Axier eta 3 hilabeterekin bataiatu zen.Andik 2 urtera ni,eta baita ere 3 hilabeterekin bataiatu nintzen. Jon andik 3 urtera jaio zen baina bera 4 hilabeterekin bataiatu zen.
Nire amona 1931 jaio zen eta nire aitona 1931 baita ere. 27 urterekin ezkondu ziren .1968 an jaio zen nire ama .7urterekin egin zuen lehen jaunartzea .22 urterekin ezkondu zen .29 urte zituela jaio zen Axier eta andik 2 urtera ni eta 3 urtera Jon.
Eneko
Nire aiton-amonak Rosa eta Rufino dira, gutxi – gorabera oraindela asko jaio ziren, biak gazteak zirenean ezagutu ziren.
Nire amona Rosa Beasaingoa da eta aitona Rufino Usurbilgoa.
Urte pare bat edo horrela pasatu ondoren ezkondu ziren.
Beste aiton – amonak (aitaren aldekoak) Tere eta Pedro, hauek ere besteak bezala oraindela asko jaio ziren, biak gazteak zirenean Gasteizera aparte joan ziren eta hantxe ezagutu ziren. Geroago beno ba gutxi – gorabera 4 urte pasatu ondoren ezkondu ziren. Hortik gutxira nire aita Luis jaio zen, oraindela 50 urte, urte bat geroago nire ama Mila jaio zen, 20 – 23 urte pasatu ondoren ezagutu zire Tolosako diskotekan. Urte batzuk pasatu ondoren ezkondu ziren Usurbilgo elizan. 1993-an nire ahizpa Maialen jaio zen eta batailatu ere bai, gero bi urte geroago nire anaia Aitor jaio zen 1995-an eta bera ere jaiotako urte berdinean batailatu zen, beno eta gero ni Idoia oraindela hamar urte jaio nintzen, 2008-an egin nuen jaunartzea.
Nire amona Rosak 84 urte ditu, aitona Rufinok 95 (edukiko zituen berez), beste amona Terek 86, aitona Pedrok 88 (edukiko zituen berez), aitak 50, amak 49, Maialenek 16, Aitorrek 13 – 14 eta azkenik nik 10.
Nire aitona Rufino (amaren aita) nire gurasoak ezkondu baino lehen hil zen eta beste aitona Pedro 2000.urtean hil zen.
Idoia
Nire Amezketako amonak Terexa du izena eta aitonak Anastasio. Nire amona eta aitona hogeita hamar hamarkadan jaio ziren. Nire aitona Amezketakoa da, eta amona ere bai. Amezketako festetan ezagutu ziren handik urte batzuetara ezkondu egin ziren. 1968an nire aita jaio zen.
Nire Idiazabalgo aitonak Luis du izena , eta amonak Maria Pilar. Nire aitona 1937an jaio zen eta amona 1939an, eta biak Idiazabalgoak dira. Idiazabalgo festetan ezagutu ziren eta handik urte batzuetara ezkondu egin ziren. 1969 an nire ama jaio zen.
Nire aita eta ama Tolosako Gure Txokoan ezagutu ziren. Handik urte batzuetara ezkondu egin ziren. 1999an ni jaio nintzen. 2000 urtean bataiatu egin nintzen, eta 2008an jaunartzea egin nuen.
Nire anaia Luken 2002an jaio zen.
Aimar
Aitona Joxe 1923ko martxoak 20an jaio zen Idiazabalen,Korta izeneko baserrian,9 senidetatik 7garrena izan zen.
Amona Rosario 1933ko irailak 30ean jaio zen Idiazabalen, Aizkotaetxe
izenekon baserrian, 5senidetatik 2garrena izan zen.
Biak Idiazabalgoak ziren eta betidani ezagutzen ziren, Aitonak 29 urte zituela eta amonak 19 elkarrekin ateratzen hasi ziren,handik 7 urtera ezkondu egin ziren Idiazabalgo elizan, amona soineko beltzakin, hilean belo luze batekin, guante zurikin eta erramu batekin ezkondu zen. Aitona berriz traje beltzakin, raia grixekin eta korbata batekin ezkondu zen, ondoren bazkaria Igeldo jatetxean izan zen.
Hortik urte batzuetara hiru seme – alaba eduki zituzten:
Guillermo: 1960 urtean martxoak 27an jaio zen.
Mikel: 1961 urtean irailak 24an jaio zen.
Lourdes: 1965 urtean urtarrilak 5an jaio zen.
Aitona Andres 1932ko azaroak 26an jaio zen Alegin, 6 senidetatik gaztena zen.
Amona klarita 1939ko urtarrilak 24an jaio zen Alegin, 6 senidetatik 5garrena zen.
Biak Alegikoak ziren eta bizilagunak, txikitatik ezagutzen ziren. Aitonak 30 urte zituela eta amonak 23, elkarrekin ateratzen hasi ziren. Handik 3 urtetara ezkondu egin ziren Loiolako elizan. Aitona traje urdina eta korbatakin eta amona traje bexa, sombrerokin, guantek eta erramu batekin. Ondoren Azpeitiko jatetxe batean ospatu zuten ezkontza.
Lau seme – alaba eduki zituzten:
Arantxa: 1966ko maiatzak 8an jaio zen.
Jaione: 1968ko irailak 11an jaio zen.
Ander: 1971ko abuztuak 20an jaio zen.
Adrian: 1974ko irailak 23an jaio zen.
Mikel Idiazabalen jaio eta bertan bizi zen.
Jaione Donostiko hospitalean jaio eta Alegin bizi.
Aitak 29 urte zituela eta amak 22 Tolosako festatan ezagutu eta ateratzen hasi ziren.
Handik 4 urtetara, ezkondu egin ziren Zumarragako elizan, ezkondu zirenean Idiazabalen jarri ziren bizitzen.
Urte batzuetara 2 seme eduki zituzten:
Iñaki: 1997ko urriak 19an jaio zen.
Imanol: 1999ko uztailaren 24an jaio zen.
Imanol
Nire familiaren historia kontatuko dizuet:
Lehenik nire amaren aldeko, nire aiton amonarenak kontatuko dizuet. Nire aitonak Juan Mari izena du, eta nire amonak Ana Mari. Nire aitona Juan Mari, orain dela urte asko jaio zen Mutiloan, eta amona Ana Mari, urte batzuk beranduago jaio zen Idiazabalen. Handik urte batzuetara, Zegamako festetan dantzatzen ezagutu ziren , eta urte batzuk pasa eta gero, Idiazabalen ezkondu egin ziren, eta orain Idiazabalen bizi dira biak.
Orain nire aitaren aldeko, nire aiton amonaren historia kontatuko dizuet. Nire aitonak Bene izena du eta nire amonak Isabel. Nire aitona Bene orain dela urte pilabat jaio zen Alaejosen eta hortik urte oso gutxietara amona Isabel jaio zen Portugalen. Donostian paseatzen ezagutu ziren. Handik urte batzuetara, ezkondu egin ziren eta orain, Itsasondon bizi dira.
Eta baita nire aita.- amaren historioa kontatuko dizuet. Nire amak, Ane izena du, eta nire aitak, Bene. Nire aita Bene, orain dela urte asko jaio zen Itsasondon eta nire ama Ane, hortik urte gutxitara Idiazabalen. Urte batzuk pasa eta gero, Beasaingo festetan dantzatzen ezagutu ziren. Eta urte gutxietara ezkondu egin ziren Idiazabalen, eta orain idiazabalen daude bizitzen.
Orain nire anaia eta nire historia kontatuko dizuet. Nire anaia, orain dela hiru urte jaio zen, eta ni orain dela urte batzuk, eta nire jaunartzea orain dela gutxi egin nuen.
Hau da nire familiaren historioa.
Olaia Aguilar
Orain dela larogeitasei urte nire amona Joxepamari jaio zen Idiazabalen, Lusagasti baserrian eta orain dela larogeitalau urte nire aitona Felix jaio zen Idiazabalen , Zabarain baserrian. Beraiek Idiazabalgo festetan ezagotu ziren eta 1964ean ezkondu ziren gutxi gorabera Idiazabalen. Andik bi urtera nire aita Iñaki jaio zen.
Orain dela hirurogeitabost urte nire beste amona Enkarni jaio zen Zegaman, Arretxe baserrian eta nire beste aitona Joxe orain dela hirurogeitazortzi urte Zegaman, Tunel Haundi baserrian. 1959an ezagutu ziren Zegamko festetan eta handik sei urtera ezkondu ziren Zegaman. Gero, urte batera nire ama Zelia jaio zen.
Orain dela brrogeitahiru urte nire aita Iñaki jaio zen Idiazabalen, Zabarain baserrian. Nire ama orain dela berrogeitabi urte jaio zen Zegaman. Nire gurasoak orain dela hogeitahiru urte ezagutu ziren Idiazaalgo festetan eta orain dela hamahiru urte ezkondu ziren Liolan. Gero Nerea eta ni Ane jaio ginen.
Nire aizpa Nerea orain dela sei urte jaio zen. Orain lehenengo mailan dago.
Ni orain dela hamar urte jaio nintzen. Azaroaren hogeitabatean batailatu nintzen, Irantzu, Imanol,Olaia,Olaia eta ni. 2008ko Maiatzaren 25ean jaunartzea egin nuen.
ANE
Orain dela 69urte nire amona Teodora jaio zen.(nire amaren ama) Eta urte batzuk geroago, nire aitona Ramon jaio zen.(nire amaren aita) Gero 1963an ezkondu egin ziren.Eta geroago nire ama jaio zen.
Nire beste amona Ana,orain dela urte asko jaio zen.(nire aitaren ama) Eta nire aitona Prudentzio nire amona Ana baino urte batzuk geroago jaio zen.(nire aitaren aita)Eta biak gazteak zirela ezagutu ziren,nire beste amona eta aitona bezala.Gero ezagutu eta urte batzuk geroago ezkondu egin ziren.Eta biak ezkondu eta urte batzuetara nire aita jaio zen.
Nire ama orain dela 41urte jaio zen, Abaltzisketan.Eta nire aita nire ama eta lau urte lehenago jaio zen,Idiazabalen.Nire ama bere lagun batzuekin joan zen Tolosako festara eta nire aitaren lagunak ikusi zituen eta aitaren lagunak aurkeztu zioten nire aita nire amari.Eta 1993an ezkondu ziren.
Eta hiru urte geroago 1996an Jasone nire ahizpa jaio zen .Eta hiru urte geroago 1999 ni jaio nintzen.
Horrela bukatzen da nire familiaren historioa
Olaia Aranburu