Administra tu Blog

¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis

1997tarrak

Categoría: AURKEZPENAK

28/09/2009 GMT 1

ONGI ETORRIAK IZAN ZAITEZTE

pottokitoak @ 17:21

lh5

Kaixo lagunok, zuek izango zarete hurrengo bi ikasturteetan pottokitoak.
Blog hau izango da lana egiteko beste gune bat. Baino ez dugu bakarrik lanerako ibiliko, deskubritzen joango zarete.
Ondo izan eta hasten gara.

04/09/2008 GMT 1

HASIERA EDER BAT EMAN BEHAR DIOGU

pottokitoak @ 08:43

profesor1.jpg
Kaixo, hemen gaude berriro. Ikasturtea hasi da, hemen gaude prestatzen ikasturtea, zuek, ikasleak egin behar dituzuen lanak.
Ikusten duzue zernolako aurpegi lasaiarekin nagoen, baina seguru ikasturte amaiera baino lehen beste honako hau jarriko zaidala.
estres.jpg
Beraz gogo handiz hasi eta lana egiteko prest etorri.

07/04/2008 GMT 1

AURKEZPENA

pottokitoak @ 14:53

LH5 Gu, Euskal Herriko, herri txiki bateko gazteak gara, Idiazabalgoak. Aita Iparragirre herri eskolako 5. kurtxoa ikasten ari gara. Denok Idiazabalen bizi izan arren, jaioterriz denak ez gara Axariak, Daniela eta Diana, portugaldarrak dira eta Wafae berriz Marokoarra, eta nola ahaztu , beste mutil marokoar bat ere izan genuen gure artean, naiz eta orain hemen ez egon, denok gogoratzen gara Mohamedekin, hori ere gure lagun izan zen , eta izaten jarraitzen du, naiz eta orain Beasainen bizi den, baina denok euskaldun peto-petoen odola dugula zainetan esan dezakegu.
Pottokitoak.nireblog.com-en, hau da, gure blog-ean batez ere, gure ikaslegako lanak aurkituko dituzue:
Toki ederren batzuetara joaten bagara eta zuek ez baldin bazarete izan bertan, aukera politak izango dituzue apur bat ezagutzeko idazlan eta argazkien bidez, agian guk egindako marrazkiak ere agertuko dira, baita ere bideo eta grabaketa batzuk, non erakutsiko dizuegun nola burutzen ditugun zenbat ekintza.
Guk, gure blog-a, informatikagintzan, trebezia hartzen joateko egin dugu eta eskulan eta lanak zuei erakusteko.
Guk blog honekin, gure iritziak, ideiak eta nahiak, Internet bidez mundu guztira zabaldu nahi ditugu, baita txokorik txikienera ere.
Nahiko genuke, gure blog-ari buruzko, iritziak jakin, eta horretarako mezuren bat uztea eskertuko genizueke. Zerbait hobetzeko modua ikusten baduzue ere idatzi aholkuren bat. Guk den-denari kaso egingo diegula zin eginten dugu. Baina ulertu beharrean zaudete, 10-11 urteko ikasleak garela, eta ez idazleak. Akats asko egingo ditugu, eta horietakoren bat aurkitzen baduzue, bidali mezua, horrela asko lagunduko diguzue testuak hobetzen.

Mila Ester eta ongi etorriak

Aita Iparragirre H.E.-ko 5. mailako ikasle eta irakasleak.

Archivo | ¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis